Izena eman Iruñeko Musika Ekintzailetza Ikastaroan!

Izena eman Iruñeko Musika Ekintzailetza Ikastaroan!

Tumatxa Gazteak

Musika gustuko baduzu eta zure proiektuak urrats bat harago eraman nahi badituzu, adi! Iruñeko Udalak antolatutako IV. Musika Ekintzailetza Ikastaroan izena emateko aukera zabalik dago.

Ikastaroa bereziki dago pentsatua Iruñean erroldatutako gazteendako, eta helburua da musikaren mundua eta ekintzailetza uztartzea.

Saioetan, parte-hartzaileek musika industriako profesionalen eskutik ikasiko dute nola funtzionatzen duen sektoreak: proiektu artistiko bat nola garatu, ideiak nola antolatu edo musikatik abiatuta nola sortu bide profesional bat.

Gainera, antzeko interesak dituzten bertze gazte batzuekin harremanak egiteko aukera ere izanen da, elkarlanerako eta etorkizuneko proiektuak sortzeko giro aproposean.

Ikastaroak sormena, ekimena eta talde lana lantzea izanen du helburu, musika maite duten gazteei beren ideiak errealitate bihurtzen laguntzeko.

Informazio gehiago eta izen-ematea:
www.pamplona.es/eu

Musikarekin lotutako amets edo proiektu bat baduzu buruan, aukera polita izan daiteke lehen pausoa emateko.

Erlazionatutako sarrerak