Gazteentzako baliabideak 

GAZ Emantzipaziorako Zerbitzua

Askok ezagutzen ez badute ere, gazteei zuzendutako informazio-, orientazio- eta laguntza-zerbitzu pertsonalizatua dago Euskadin. GAZ izeneko zerbitzuaren helburu nagusia da etxetik atera nahi duten Euskadiko gazte guztiek informazio egokia eta nahikoa izatea emantzipazio-ibilbidea erabaki ahal izan dezagun. Zerbitzu honen bidez, bizitzarako proiektu autonomoa sortzeko behar dugun informazioa jaso dezakegu. Besteak beste, ikasketaz, enpleguaz, etxebizitzaz, laguntzez eta mugikortasunaz galde dezakezu. Hona… Irakurri gehiago
Aisialdia Gazteentzako baliabideak Kirola Nafarroa 

Gazteentzako planak Iruñan, Txankletak 2025 programarekin

14 eta 30 urte artean badituzu, adi egon: Iruñeko Udalak uda beteko dizu Txankletak programarekin. 2.148 plaza eskaintzen dira jarduera, zinema, igerileku eta irteeretarako, oso prezio onean. 🏄 5€-ko JARDUERAK:Piraguismoa, zaldian ibilaldiak, ohe elastikoak, errealitate birtuala eta laser tag. 750 plaza (125 jarduera bakoitzeko). Eguna erreserbatu behar da ekainaren 15etik irailaren 15era. 🎬 Zinema-sarrerak 1€-tan:1.000 sarrera Golem Baiona eta Golem… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Kultura Urbanoa Lehiaketak 

Getxoarte 2025: Hiru artista, hiru begirada

Getxoarte Egonaldi-beken seigarren edizioko irabazleak hautatuta daude: Sonia Bouso, Eider Moreno eta María Aztiria izango dira aurten Romo Kultur Etxean beren proiektuak garatuko dituzten artistak. Bakoitzak 5.000 euro jasoko ditu bost asteko ikerketa-aldirako, eta amaieran proiektuetako bat aukeratuko da erakusketa bihurtzeko. Hautatutako lan hori azaroan ikusgai egongo da, 10.000 euroko ekoizpenarekin. Sonia Bouso “Cartografías de lo ausente” lanean naturarekin eta… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Ikastaroa Nafarroa Zinea 

Gazteentzako zinema tailerra Baluarten

12 eta 16 urte artean badituzu eta zinemak benetan erakartzen bazaitu, hau zuretzat da! 📽️ Ekainaren 23tik 27ra eta e Ekainaren 30etik Uztailaren 4ra V. Gazteentzako Zinema Tailerra izango da, Nafarroako Filmotekak antolatuta… eta aurtengo edizioa Baluarten egingo da! Goizez izango da, 10:00etatik 14:00etara, eta goizago etorri behar baduzu, 8:30etik aurrera harrera-zerbitzua egongo da zure familia lasai antolatu ahal izateko.… Irakurri gehiago
Aisialdia Gazteentzako baliabideak Nafarroa 

Loraldia: Udako Sormen-Egonaldiak 2025

Loraldiaren Udako Sormen-egonaldiak ekainaren 23tik 26ra bitartean egingo dira Lekeition. Bertan, 7 proiektu hautatu dira, guztira 19 gazte sortzaileren parte-hartzearekin. Egonaldiak espazioa, denbora eta tutoretza profesionala eskainiko dizkie parte-hartzaileei, beren sormen-proiektuak garatu ahal izateko. Tutoretza talde bakoitzeko eragileentzat erreferente diren sortzaileek eskainiko dituzte. Besteak beste, Izarok eta Ines Osinagak edota Hortzmuga kale antzerki konpainiak eskainiko diete laguntza sortzaile gazte hauei.… Irakurri gehiago
Elkartasuna - Lankidetza Gazteentzako baliabideak Nafarroa 

‘Hegoaldea kontatu nahi dizut’ kanpaina Nafarroan

Nafarroako Gazteriaren Institutuak ‘Hegoaldea kontatuko dizut’ programa jarri du abian, Nafarroako gazte kooperanteen jarduerak ezagutzera emateko ekimen interesgarria.Programa honen bidez, hitzaldi-topaketak antolatzen ditu, lankide horien esperientzia azaltzeko. Horrela, lan egin duten herrialdeetako bizimodua eta arazoak ezagutu ditzakezu.Zure gazte elkarte, ikasketa zentro edo gazteriaren etxeak hitzaldi horietako bat hartu nahi badu, eskaera Internet bidez egin besterik ez du. Irakurri gehiago
Aisialdia Gazteentzako baliabideak Ikerketak-Inkestak Kultura Literatura 

Gazteriak mitoa gezurtatzen du: irakurzaletasunak bizirik dirau

Irakurketak hazten jarraitzen du Estatuan, eta gazteria da joera horren protagonistetako bat. Kultura Ministerioa-k aurkeztutako Irakurketaren eta Liburuen Erosketaren Ohiturei buruzko 2024ko Barometroaren arabera, 14 eta 24 urte bitarteko biztanleen %75,3k liburuak irakurtzen ditu aisialdian, adin-tarte guztien artean portzentajerik altuena. Datu horrek gezurtatu egiten du oraindik zabalduta dagoen uste bat: gazteek irakurtzen ez dutela. Aitzitik, gazteak dira irakurle aktiboenak, bai… Irakurri gehiago
Arte Gazteentzako baliabideak 

Gazte Artea Ezkerraldea 2025-2026

Sorkuntza artistikoa gustuko baduzu, ziurrenik ekimen hau interesatuko zaizu. Maiatzaren 2tik aurrera zabalik egongo da Gazte Artea Ezkerraldean arte erakusketaren 13. edizioan izena emateko epea. Deialdia 15 eta 29 urte bitarteko Barakaldo, Portugalete, Santurtzi edo Sestaon erroldatutako gazteei zuzendua dago. Proiektu honek sormen artistikoa bultzatzea du helburu nagusitzat. Ezkerraldeko sortzaile gazteek har dezakete parte. Hautatzen dituzten lanek erakusketa ibiltari batean… Irakurri gehiago
Etxebizitza Gazteentzako baliabideak 

Gasteizko emantzipaziorako zerbitzua

Emantzipatzeko asmoa baduzu eta zalantzak dituzu horretarako eskuragarri dauden laguntzen inguguran, Gasteizko Emantzipaziorako Zerbitzura jo dezakezu. Adibidez, etxebizitza alokatu edo erosteko laguntzen inguruko informazioa emango dizute, Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 11.00-13.00 / 17.00-19.00 Zita eskatzeko: 945 16 13 30 gazgasteiz@vitoria-gasteiz.org Irakurri gehiago
1 … 8 9 10 11 12 … 15