Gazte Artea Ezkerraldea 2025-2026
Sorkuntza artistikoa gustuko baduzu, ziurrenik ekimen hau interesatuko zaizu. Maiatzaren 2tik aurrera zabalik egongo da Gazte Artea Ezkerraldean arte erakusketaren 13. edizioan izena emateko epea. Deialdia 15 eta 29 urte bitarteko Barakaldo, Portugalete, Santurtzi edo Sestaon erroldatutako gazteei zuzendua dago.
Proiektu honek sormen artistikoa bultzatzea du helburu nagusitzat. Ezkerraldeko sortzaile gazteek har dezakete parte.
Hautatzen dituzten lanek erakusketa ibiltari batean parte hartuko dute, 2025eko irailetik 2026ko urtarrilera bitartean. Izen-ematea zabalik egongo da ekainaren 13ra arte Barakaldo, Portugalete, Santurtzi eta Sestaoko gazte informazio bulegoetan.
