Formakuntza Gazteentzako baliabideak Lehiaketak 

#HiloTesis 2025: kontatu zure doktoretza-tesia sare sozialetan 🧵🔬

Zure doktoretza-tesia munduari erakutsi nahi diozu modu original eta ulergarrian? Hori da #HiloTesis lehiaketaren proposamena! CRUEk, RedDivulgak eta Ignacio Larramendi Fundazioak antolatuta, bosgarren edizioa jarri dute martxan. Nori zuzenduta dago?Doktorego-programetan matrikulatuta dauden ikertzaile gazteei edo azken 12 hilabeteetan tesia defendatu dutenei, CRUEko unibertsitate batekoak badira. Zer egin behar da?Zure ikerketa BlueSky sare sozialean hari (thread) formatuan azaldu: hizkera sinplea, bisuala… Irakurri gehiago
Bekak Gazteentzako baliabideak Hemeroteka 

Vital Fundazioaren Erasmus bekak

Vital Fundazioak dirulaguntza deialdia ireki du 2024-2025 ikasturtean Erasmus programarako. Araban erroldatutako ikasleek eman dezakete izena deialdi honeta eta bekak 1.200 eurokokak izan daitezke. Europar Batasuneko herrialde kideetan graduko ikasleak  mugitzeko programan onartuta dauden estatu mailako edozein unibertsitatetan matrikulatutako ikasleeei zuzenduta daude beka hauek. Lau eta sei hilabete bitarteko egonaldietarako laguntzak 700 eurokoak izango dira. Lau hilabetetik beherakoek, berriz, 120… Irakurri gehiago
Aisialdia Gazteentzako baliabideak Musika Musika jaialdiak 

Jazzaldia 2025: 60. edizioa, gazteekin konektatzeko soinu berriak eta izen handiak

Jazzaldia jaialdiak 60. edizioa ospatuko du 2025eko uztailaren 22tik 27ra Donostian, eta ordainpeko programazioak erakusten du jaialdiak gazteei begirako proposamen garaikideak indartzen jarraitzen duela, bere izaera irekia galdu gabe. Kontzertuak hiriko agertoki enblematikoetan banatuko dira: Kutxabank Kursaal Auditorioa, Trinitate Plaza, Victoria Eugenia Antzokia eta San Telmo Museoa. Publiko gaztearentzat erakargarriak diren izenen artean nabarmentzen dira Jamie Cullum, jazzaren eta poparen… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Ikastaroa 

Gazteria Hizkuntza-Kluba Gasteizen

Hizkuntzak praktikatzeko aukera aparta dute gazte gasteiztarrek. Hizkuntza-Klubak ikasten ari zaren hizkuntzak praktikatzeko eta zure herrialdeko hizkuntza beste pertsona batzuekin partekatzeko topagunea da. Udalaren ekimenez sortu da eta Gazte Informazio Bulegoan dago. Bertan ez da jorratzen gramatikarik, ezta ariketarik egin ere, helburua hitz-jariotasuna lantzea baita. Bertan parte hartzeko, 16 eta 35 urte bitartean izan behar duzu, eta aukeratutako hizkuntzan hitz… Irakurri gehiago
Formakuntza Gazteentzako baliabideak Tumatxa! 

“Ez zaitzatela nahas”: fake news-en aurkako kanpaina Nafarroan

Titular harrigarri bat ikusi eta sinetsi egiten duzu? Kontuz. Nafarroako Gobernuak “Ez zaitzatela nahas” kanpaina jarri du martxan, desinformazioaren aurka eta informazio egiazkoa defendatzeko. Zergatik da beharrezkoa?📊 10 pertsonatik 7k zailtasunak ditu albiste egiazkoa eta gezurrezkoa bereizteko.📊 Espainiako herritarren %69 kezkatuta dago fake news-en eraginarekin (Digital News Report 2025). Kanpainak gezurrezko albiste “sinesgarriak” sortu ditu adibide gisa (esaterako, Erriberriko Jauregian… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Etxebizitza Gazteentzako baliabideak 

Emantzipak 6.000 gazte baino gehiagori lagundu die jada Euskadin emantzipatzen

2024an martxan jarri zenetik, Emantzipa programaren laguntzak 6.173 gazterengana iritsi dira Euskadin. Guztira, 10 milioi euro baino gehiago bideratu ditu Eusko Jaurlaritzak programa honetara, etxebizitzaren kostuak gazteen ekonomian duen pisua arintzeko eta bizitza independentera jauzia errazteko helburuarekin. Laguntzen % 73 inguru alokairura bideratu dira, eta gainerakoa etxebizitza erosteko edo hipotekak ordaintzeko erabili da. Onuradunen profila nahiko antzekoa da deialdi guztietan:… Irakurri gehiago
Aisialdia Gazteentzako baliabideak Kultura 

Azkena Rock Festival 2025: rockaren historiatik gaur egungo gazte eszenara

Azkena Rock Festival jaialdiak 2025eko kartel osoa aurkeztu du, eta berriz ere gazteak eta belaunaldi berriak erakartzeko moduko proposamena prestatu du, bere nortasun rockzalea galdu gabe. Jaialdia ekainaren 19an, 20an eta 21ean ospatuko da Mendizabala zelaietan, udako lehen hitzordu musikal handietako bat bihurtuta. Edizio honek rockaren mito handiak eta egungo eszena alternatiboa uztartzen ditu. Kartelburu gisa agertzen dira John Fogerty,… Irakurri gehiago
Antzerkia Dantza Gazteentzako baliabideak 

Dantzertin dantza eta arte eszenikoak ikasteko aukera duzu

Dantzerti du izena Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Eskolak. Duela sei urte sortu zen eta, beraz, zazpigarren promozioa hartuko du 2024-2025 ikasturtean. Askorentzat oraindik oso ezaguna ez bada ere, aukera egokia da arte eszenikoen eta dantzaren esparruan lan egin nahi duten gazteentzat, bai antzezle eta bai dantzari gisa. Eskolak apirilaren 17tik maiatzaren 17ra irekita du 2025/2026 ikasturterako izena emateko… Irakurri gehiago
Aisialdia Gazteentzako baliabideak Musika Musika jaialdiak 

Bilbao BBK Live 2025 motorrak berotzen ari da, gazteengan pentsatutako edizioarekin

Uztailerako lau hilabete eskas falta direnean, Bilbao BBK Live jaialdia dagoeneko udako hitzordu nagusietako bat bezala ageri da gazteen agendan. Jaialdia uztailaren 10ean, 11n eta 12an itzuliko da Kobetamendi mendira, musika, kultura eta esperientzia kolektiboa uztartzen dituen proposamen sendo batekin. 2025eko edizioak belaunaldien arteko elkarrizketa eta aniztasun artistikoa jartzen ditu erdigunean. Kartelak bereziki gazteekin konektatzen duten izenak biltzen ditu, hala… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Etxebizitza Gazteentzako baliabideak 

Gaztelagun eguneratu da: gazteentzako arnasa alokairu garestien aurrean

Eusko Jaurlaritzak Gaztelagun programa berritu du 2025ean, gazteen emantzipazioa errazteko eta alokairuaren prezioen gorakadari hobeto erantzuteko. Aldaketak Bilbao BBK Live jaialdiaren testuinguruan aurkeztu dira, gazteengana zuzenean heltzeko apustu argiarekin. Neurri nagusien artean, gehieneko alokairu diruz lagungarria handitu da: EAEko hiru hiriburuetan 800 eurotik 900 eurora igaro da, eta eremu tentsionatuetan tokiko batez besteko errentaren % 95era iritsi ahal izango da.… Irakurri gehiago
1 … 9 10 11 12 13 … 15