GAZ Emantzipaziorako Zerbitzua
Askok ezagutzen ez badute ere, gazteei zuzendutako informazio-, orientazio- eta laguntza-zerbitzu pertsonalizatua dago Euskadin. GAZ izeneko zerbitzuaren helburu nagusia da etxetik atera nahi duten Euskadiko gazte guztiek informazio egokia eta nahikoa izatea emantzipazio-ibilbidea erabaki ahal izan dezagun.
Zerbitzu honen bidez, bizitzarako proiektu autonomoa sortzeko behar dugun informazioa jaso dezakegu. Besteak beste, ikasketaz, enpleguaz, etxebizitzaz, laguntzez eta mugikortasunaz galde dezakezu.
Hona hemen GAZ zerbitzuarekin harremanetan jartzeko bideak:
646 10 91 26 Telefonoa (Telefonoz deitu edo wasap bidal dezakezu).