Bizkaia Psikologia 

Harreman osasuntsuak eraikitzen ikasi Barakaldon 💚

Tumatxa Gazteak Harreman osasuntsuak eraikitzeko gakoak ezagutu gura dozuz? GAZ Emantzipaziorako Zerbitzuak “Norabide – Ongizate-gunea” hitzaldia antolatu dau Barakaldon, harreman afektiboen inguruan hausnartzeko eta lotura esanguratsuak sortzeko tresnak eskaintzeko. Bakardade-sentimenduei, jende barria ezagutzeko zailtasunei eta egungo harremanen inguruko zalantzei buruz berba egingo da, besteak beste. Irailak 22, 18:00etatik 19:30era 📍 Barakaldoko Gazte Bulegoa, San Juan kalea 17 👥 16 eta… Irakurri gehiago
Bizkaia Gazteentzako baliabideak Psikologia 

Psikogazte Leioa: doako aholkularitza psikologikoa gazteentzat urte osoan

Gazteen ongizate emozionala zaintzeko asmoz, Leioako Udalak Psikogazte Leioa programa jarri du martxan. Zerbitzua 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta helburua argia da: arazo emozionalak prebenitzea, garaiz detektatzea eta ongizatea sustatzea, betiere terapia espezializatu bat ordezkatu gabe. Psikogaztek arreta pertsonalizatua eta erabat konfidentziala eskaintzen du, psikologo profesional kualifikatu baten eskutik. Saioak aurrez aurre, telefonoz edo online egin… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Psikologia 

NORABIDE zerbitzua Barakaldon: entzun nahi zaitugu, zure ongizatea garrantzitsua da

Azkenaldian burua mila puntutara badoa –estresa, antsietatea, fokurik eza, sare sozialetan etengabe alderatzea, etorkizunarekiko zalantzak, lana, ikasketak, dirua, alokairua edo bakardadea– ez zaude bakarrik. Horregatik, Barakaldoko Gazte Bulegoak NORABIDE Focus Group jarri du martxan: gazteentzako ongizate emozionaleko urteko programa. Urtarrilean hasiko da programa, baina aurretik benetan galdetu eta entzun nahi dizute. Zure iritzia funtsezkoa da: zer behar duzu? zerk kezkatzen… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Psikologia 

Psikoaholkularitza: zure emozioak ulertzeko gune segurua Gasteizen

Bizitzak erronka asko jartzen dizkigu aurrean, eta gaztaroan are gehiago. Ikasketak, harremanak, etorkizunaren inguruko zalantzak… Guztia pilatzen denean, zaila izan daiteke norberaren emozioak ulertzea. Psikoaholkularitzan profesionalak aurkituko dituzu, entzun eta lagunduko dizutenak, epairik gabe. Zure egoera aztertzen eta erabakiak lasaiago hartzen lagunduko dizute. Baliteke etxean giroa zaila izatea, edo lagunartean ez sentitzea behar bezain onartua. Edo, agian, ez dakizu zergatik… Irakurri gehiago
Aisialdia Gazteentzako baliabideak Nafarroa Psikologia 

Ongizate-goizak Iruñean

Zure buruarekin eta besteekin hobeto sentitu nahi duzu? “Ongizate-goizak: psikologia praktikoa” iritsi da Iruñeko Gaztediaren Etxera. Uda honetan, 14 eta 30 urte bitartean badituzu, doako aukera paregabea duzu zure osasun mentala zaintzeko. Iruñeko Udaleko Gaztediaren Etxeak abian jarri du “Ongizate-goizak: psikologia praktikoa” programa, zure egunerokotasunean erabilgarriak diren tresna erraz eta praktikoak eskaintzen dizkizuten tailer sorta bat. Sei tailer doan eskainiko… Irakurri gehiago
Psikologia Tumatxa! 

Osasun mentala hobetzeko tailerrak

Batzutan ez zaude ondo eta ez dakizu zer gertatzen zaizun. Edo antsietatea duzu eta ez dakizu nola eraman. Edo bestela triste zaude eta ez dakizu zergatik. Emozio horiek eta orokorrean zure osasun mentala kudeatzen ikasteko tailerrak antolatu dituzte Gasteizko Udaleko Gazteria Sailekoek. Tailerrak urriaren 15ean hasi eta abenduaren 17an bukatuko dira. Doakoak dira eta Interneten aurki dezakezu izena emateko informazioa. Irakurri gehiago
Psikologia 

Gazteentzako aholkularitza psikologikoa (Barakaldo)

Gaztea zara eta laguntza psikologikoa behar duzu? Barakaldoko Gazte Bulegoak aholkularitza psikologikoa eskaintzen dizu, doakoa eta erabat konfidentziala. Posta elektronikoz eta telefonoz eska dezakezu hitzordua. +INFO: gaztebulegoa@barakaldo.eus📞688 63 99 35 #asesoriapsicologica #gaztebulegoa #juventud #gazteria #saludmental #gratuito #doan Irakurri gehiago