Aisialdia Antzerkia Arte Bekak Bizkaia Gazteentzako baliabideak Musika 

Lekeition egingo da: Loraldiaren sormen-egonaldia gazte sortzaileentzat

Gazte sortzailea bazara eta proiektu bati forma emateko bultzada behar baduzu, adi: Loraldia Fesibalak tutoretzapeko kultur sormen-egonaldia abiarazi du 2026rako. Ekainaren amaieran, Lekeition, 30 urtetik beherako sortzaileek euren ideiak lantzeko denbora, baliabideak eta aholkularitza izango dituzte. Egonaldia ekainaren 23tik 26ra egingo da, aste osoan zehar, eta helburua argia da: sormen-prozesua martxan jartzea. Ez da proiektua amaituta eramatea beharrezkoa, baizik eta… Irakurri gehiago
Aisialdia Kultura Planak 

Loraldia Eskola 2026: euskal sormena ikasgelara!

Bilbon urtero egiten den Loraldia jaialdiaren ekimenetik sortuta, Loraldia Eskolak 2026-27 ikasturterako edizio berria aurkeztu du, eta berriro ere euskal kultura garaikidea eta sormena ikasgeletara eramatea du helburu. 10 urteko ibilbidean, jada 35 ikastetxetan eta 3.100 ikasle baino gehiagorekin aritu da, proiektu aitzindari eta erreferente bihurtuz. Haur Hezkuntzatik Batxilergora arteko ikasleei zuzenduta dago, eta zazpi proiektu desberdin eskaintzen ditu: arte… Irakurri gehiago
Aisialdia Gazteentzako baliabideak Teknologia 

XAREk Gasteizera konektatuko ditu gazteak eta euskarazko kultura digitala

Euskaraz sortu, jokatu, pentsatu eta esperimentatzeko bi eguneko hitzordua izango da XARE Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldiena, abenduaren 17an eta 18an, Europa Biltzar Jauregian. Guztira, 672 gaztek hartuko dute parte ekimenean. Pantailen atzean ere euskaraz bizi daitekeela erakustea. Hori da XARE Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldien erronka nagusia, eta seigarren urtez jarraian Vitoria-Gasteizen beteko du helburua. Abenduaren 17an eta 18an, Europa Biltzar… Irakurri gehiago
Aisialdia Gazteentzako baliabideak Zinea 

Zinezko Gabonak Nafarroan: 1.500 sarrera doan Gazte Txartelarekin!

Abenduaren 24tik urtarrilaren 11ra, Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrek aukera paregabea dute Gabon hauetan “zinezko” momentu bereziak bizitzeko. Nafarroako Gazte Txartelak 1.500 sarrera doan oparitu ditu, azkenaldian zain zenuen pelikula ikusteko: estreinaldi berriak, klasikoak edota zure gogokoak. Sarrerak hiru zinema-tokitan banatuko dira: Parte hartzeko epeak: Esleitzeko modua: sarrerak zozketa bidez banatuko dira, abenduaren 23an egingo dena. Irabazleen zerrenda webgune honetan… Irakurri gehiago
Aisialdia Nafarroa 

Animez mukuru: FAN 2025 heldu da Condestable Jauregira!

Tumatxa Gazteak Animea gustuko baduzu, asteburu honetan plan potoloa duzu Iruñean. Nafarroako Anime Jaialdia (FAN 2025) gaur arratsaldean hasiko da Condestable Jauregian, eta igandera arte jardueraz mukuru egonen da. Lehen aldiz, jaialdia kale Nagusiko 2. zenbakiko egoitzan eginen dute, eta anime japoniarraren zaleendako proposamen franko izanen dira: proiekzioak, tailerrak, erakusketak, bideo-jokoak eta kultura japoniarrarekin lotutako jarduerak. Egitarauan izanen dira anime… Irakurri gehiago
2025ekoMmusika Nobedadeak Aisialdia Musika 

Alessi Rose: desamodioa ereserki bihurtzen duen pop poeta

Derbyn zerbitzari izatetik nazioarteko indie-poparen promesa izatera, Alessi Rosek belaunaldi bere belaunaldiarekin zuzenean konektatzen duten abesti zorrotzak, zintzoak eta iragazkirik gabeak idazten ditu. Alessi Rosek 22 urte eta istorio erakargarria du. Aurrezteko eta unibertsitatera joateko zerbitzari lanetan ari zela, bere kabuz ikasi zituen ekoizpen musikalaren oinarrizkoak. Poesia ikaslea da nerabezarotik, eta amodio bizi, haustura, desira eta istorioari buelta ematea erabakitzen… Irakurri gehiago
Aisialdia Gazteentzako baliabideak Gipuzkoa Ikastaroa Planak 

Dantza garaikide tailerra Donostiako Kontadoresen: mugitu, adierazi eta deskubritu

Mugimenduarekin konektatu nahi duzu, esperimentatu eta ondo pasa? Donostiako Kontadores gazte zentroak dantza garaikide tailer praktiko bat antolatu du gazteentzat, Denis Martínez irakaslearekin. Ez da esperientziarik behar, bakarrik mugitzeko gogoa! Saioan, gidatutako ariketen, inprobisazioaren eta sekuentzia koreografiko txikien bidez, talde-lana, presentzia, entzutea eta espazioarekiko harremana landuko dira. Gorputz-kontzientzia, koordinazioa eta adierazkortasuna indartzea da helburua, gorputza adierazpen- eta komunikazio-tresna gisa esploratuz,… Irakurri gehiago
Aisialdia Dantza 

Munduko dantzak Iruñeko Gaztediaren Etxean larunbat honetan!

Tumatxa Gazteak Urtea giro onean agurtzeko plana baduzu faltan, adi: larunbat honetan Iruñeko Gaztediaren Etxeak kulturartekotasunari eskainitako arratsalde berezia antolatu du. Jarduera 17:00etatik 21:00etara luzatuko da, sarrera dohainik izanen da eta bereziki gazteendako prestatua dago. Arratsalde osoan munduko hainbat tokitan inspiratutako dantzak ezagutzeko aukera izanen da: afro dantzak, latinoamerikar urbanoak, europar tradizionalak eta dantza arabiarrak, bertzeak bertze. Eta lasai: ez… Irakurri gehiago
2025ekoMmusika Nobedadeak Aisialdia Musika 

Esme Emerson: ‘Centipede’, itsatsita geratuko zaizun indie ereserkia

Esme Emerson anai-arreben duoak berriro ere txundituta utzi gaitu: ‘Centipede’, single berriarekin ‘Applesauce’ izeneko EPtik kaleratu duen lehenengoa. Leun sartzen den kanta, ia isilik, baina ezabatzen zaila den arrastoa uzten duena. Atal berri honetan, soinu sakonago eta sentiberago bat arakatzen du taldeak, indie poparen eta lehen entzunalditik harrapatzen duen malenkonia dotore baten artean. Erritmo bizia du ‘Centipede’ k, pixkanaka handituz… Irakurri gehiago
2025ekoMmusika Nobedadeak Aisialdia Musika 

ETS bueltan da: “KONKISTA”, barne bidaia baten soinu-banda

Hiru urteko isilaldiaren ondoren, ETS inoiz baino indartsuago dator. Taldeak bere seigarren diskoa, KONKISTA, aurkeztuko du azaroaren 30ean Gasteizko Buesa Arenan, estreinaldi berezi batean: entzunaldi gidatua, ikus-entzunezkoak eta publikoarekin harremana uztartuko dituen esperientzia bakarra. “KONKISTA” ez da disko arrunta: emozioen bidezko bidaia da. ETSk azaltzen duenez, “Bizitza bera bezain kontraesankorra da diskoa: kaos emozionaletik jaiotakoa, barruko orbainak ulertzeko eta norbere… Irakurri gehiago
1 2 3 4 5 6 … 9