Loraldia Eskola 2026: euskal sormena ikasgelara!
Bilbon urtero egiten den Loraldia jaialdiaren ekimenetik sortuta, Loraldia Eskolak 2026-27 ikasturterako edizio berria aurkeztu du, eta berriro ere euskal kultura garaikidea eta sormena ikasgeletara eramatea du helburu. 10 urteko ibilbidean, jada 35 ikastetxetan eta 3.100 ikasle baino gehiagorekin aritu da, proiektu aitzindari eta erreferente bihurtuz.
Haur Hezkuntzatik Batxilergora arteko ikasleei zuzenduta dago, eta zazpi proiektu desberdin eskaintzen ditu: arte plastikoak, musika, antzerkia, ikus-entzunezkoak eta diziplina anitzeko sormena uztartuz. “Ttipia”, “Airean”, “7 Kantu”, “Lore Jokoak”, “Kamara sartu!”, “Lore kolore” eta “Loreak tailerretan” bezalako egitasmoek ikasleak euskararen eta kulturaren protagonista bihurtzen dituzte.
Tailerrak ikastetxe bakoitzaren beharretara egokitzen dira, modu malgu eta hurbilean. Helburua argia da: irudimena piztu, emozioak landu eta belaunaldi berrien talentua askatzea.
Loraldia Eskola ez da klase arrunt bat: sormenaren eta euskal kulturaren laborategia da.
