Aisialdia Antzerkia Nafarroa 

“De Improviso Show” ikuskizunerako deskontu sorpresa!

Tumatxa Gazteak Barre egiteko plana behar duzu? Adi, Nafarroako Europako Gazte Txartela baduzu, aukera polita duzu: 5 euroko deskontua izanen duzu “De Improviso Show” ikuskizunerako. Show hau inprobisaziozko komedia da, eta publikoaren ideietatik sortzen dituzte eszenak. Horrek erran nahi du emanaldi bakoitza bakarra dela, momentuan bertan sortua eta errepikaezina. Gazte eta helduendako prestatutako ikuskizuna da, eta algarak, jolasak eta ustekabeak… Irakurri gehiago
Aisialdia Antzerkia Nafarroa 

Barreak ziurtatuta: 5 euroko deskontua Turno de Noche – Comedy Show ikuskizunerako

Tumatxa Gazteak Umore ona gustuko baduzu, adi! Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrek, baita Nafarroan bizi diren bertze autonomia-erkidego edo Europako herrialde batzuetako gazte txarteldunek ere, 5 euroko deskontu zuzena dute Turno de Noche – Comedy Show ikuskizunerako. Ikuskizunak late night show baten giroa eta bakarrizketa gau baten energia uztartzen ditu. Horren guztiaren gidari Charlie Díaz izanen da, eta harekin batera… Irakurri gehiago
2026ko musika nobedadeak Aisialdia Musika 

Queralt Lahoz-en FAVOROSA TOUR: kontzertu berezia Bartzelonan

Musika berritzailea eta emozioz betetako zuzenekoak gustuko badituzu, adi: Queralt Lahozek bere bira berria aurkeztu du, FAVOROSA TOUR 2026. Hurrengo hitzordu nagusietako bat apirilaren 18an izango da, **Sala Razzmatazz**n. Artista katalanak bere azken lana, 9:30PM, aurkeztuko du zuzenean. Diskoa oso pertsonala da: bere bizitzako pasarteak kontatzen ditu, jaiotako ordutik abiatuta, eta esperientzia pertsonal zein sozialak modu zintzoan lantzen ditu. Bere… Irakurri gehiago
Aisialdia Nafarroa 

EcoZine Gaztean parte hartzeko azken plazak, Civivox Iturraman

Tumatxa Gazteak Gazteak, adi! Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako mila ikasle baino gehiagok parte hartuko dute aurten EcoZine Gaztea programan, Ingurumenaren eta Zinema Sozialaren nazioarteko jaialdiaren gazte sailean. Saioak martxoaren 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean izanen dira, Civivox Iturraman, baina oraindik apuntatzeko aukera bada. Zure ikastetxeak interesa badu, deitzen ahal du 948 420 984 telefonora edo mezu bat… Irakurri gehiago
Aisialdia Nafarroa Zinea 

Larunbatean sormen festa Iruñeko Gaztediaren Etxean!

  Tumatxa Gazteak Zinema, animazioa edo bideojokoak gustuko badituzu, larunbat honetan plan polita duzu Iruñeko Gaztediaren Etxean. 17:15etik aitzina, sormenarekin lotutako tailerrak, bideojoko erakustaldiak eta film proiekzioa izanen dira arratsalde osoan. Jardunaldia Navarra Digital Creators kolektiboak antolatu du, eta helburua da pantailaren gibelean dagoen sormen eta lan guztia gertutik ezagutzea. Egitasmoa 12 eta 30 urte arteko gazteendako da, eta ez… Irakurri gehiago
Aisialdia Nafarroa 

Iruña Open 2026 Rubik txapelketa, Gazte Etxean!

Tumatxa Gazteak Prest kubo, kolore eta buru-hauste artean murgiltzeko? Bihar, martxoaren 13an, ostiralez, Gazte Etxea giro bereziz beteko da Rubik kuboari buruzko doako tailerrarekin. Saioa 18:00etatik 20:00etara izanen da, eta 12 eta 30 urte arteko gazteendako prestatua dago. Tailerrean Rubik kuboa muntatzen ikasten ahalko da, pausoz pauso. Gainera, Iruña Open 2026 txapelketako parte-hartzaileek erakustaldi ireki bat eginen dute, euren abiadura… Irakurri gehiago
Aisialdia Gazteentzako baliabideak Nafarroa 

Gazte Etxean, udaberriko ikastaroak prest!

Gazte Etxeak udaberrirako izen-ematea zabaldu du jada. Guztira, 39 ikastaro, 14 informatika tailer dohainik eta psikologia eta ongizate pertsonaleko 3 tailer eskainiko dituzte, denetara 1.028 plaza. Iruñean erroldatua dagoen edo han ikasten duen 14 eta 30 urte arteko gazteak martxoaren 2tik aitzina apuntatzen ahalko dira. Gainerakoek, berriz, martxoaren 9tik aurrera izanen dute aukera. Izen-ematea aurrez aurre egin behar da, Zangoza… Irakurri gehiago
Aisialdia Nafarroa 

Iruñeko Gazteendako Bono Kulturala berriz martxan

Adi, Iruñeko gazteak: bono kulturalak berriz paratu dituzte! Iruñeko Udalak 2.400 bono banatuko ditu, 14 eta 30 urte arteko gazteendako, zinema, antzerki eta liburuetan deskontuak izan ditzaten. Bono Kulturala Iruñea Gaztea programaren bidez, gazteak kulturara hurbildu nahi dituzte. Bonuak dohainik eskuratzen ahalko dira martxoaren 2an, astelehenez, 16:00etatik aitzina, Gazteriaren Etxean (Zangoza kalea, 30). Banaketa aurrez aurre eginen da bakarrik, NANa… Irakurri gehiago
Aisialdia Antzerkia Nafarroa 

Nafarroako Gazte Txartelarekin 5 euroko deskontua Acto Zero-ren Nana para un hombre muerto antzezlanean

Tumatxa Gazteak Antzerkia gustuko baduzu, adi! Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrek, baita Nafarroan bizi diren bertze autonomia erkidego edo Europako herrialde batzuetako gazte txarteldunek ere, 5 euroko deskontu zuzena dute Acto Zero taldearen Nana para un hombre muerto ikuskizunerako. Obrak 1920ko hamarkadako Chicago ilunera eramaten gaitu. Apartamentu txiki batean ezkutatuta bizi da Michael, fisikoki eta mentalki hondatuta. Bere zaintzaileek, Sonyk… Irakurri gehiago
Aisialdia Nafarroa 

“Ostegunean jakin dut” podkastaren denboraldi berria heldu da gazteendako

Tumatxa Gazteak Iruñeko Gaztediaren Etxeak aurkeztu du “Ostegunean jakin dut” podkastaren bigarren denboraldia. Egitasmoa Gaztediaren Etxeko Aholkularitza Juridikoen taldeak sortu du, gazteei informazio juridikoa modu argi, erraz eta praktikoan hurbiltzeko. Denboraldi berriko lehen atalak lan munduko erlijio askatasunari buruz hitz egiten du. Podkast berria, baita lehen denboraldiko atalak ere, entzuten ahal dira Gazteriaren udal webgunean eta Spotify plataforman. Proiektuak audio… Irakurri gehiago
1 2 3 4 5 … 9