Aisialdia Araba 

Zuk jarri ideia, Gauekoak programak errealitate bihurtzen lagunduko dizu!

Tumatxa Gazteak Tailer bat, txapelketa bat, kultur topaketa bat edo astebururako jarduera bereziren bat antolatu nahi duzu Gasteizen? Gauekoak Proiektu Poltsa ekimenak zure ideiak gauzatzeko aukera eskaintzen dizu. Ez duzu aurretiko esperientziarik edo proiektu guztiz zehazturik izan behar! 16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta banaka, taldean, kolektibo informal gisa edo elkarte baten bidez aurkez daitezke proposamenak. Gasteizekin… Irakurri gehiago
Aisialdia Gipuzkoa 

Udazkeneko ikastaroak Kontadoresen: izen-ematea zabalik

Tumatxa Gazteak Donostiako Kontadores Gazte Zentroak udazkeneko ikastaroak jarri ditu martxan, eta izena emateko epea zabalik dago. Guztira, 129 plaza eskainiko dituzte zortzi laborategitan banatuta, gazteen sormena eta interesak lantzeko. Ohiko laborategiez gain, aurten pilulak ere izango dira: proposamen laburragoak, urtean zehar eskainiko direnak. Hala, hainbat arlotan probatzeko eta ikasteko aukera izango dute parte-hartzaileek. Eskaintzak askotarikoak dira: dancehall-a, zeramika, antzerki-sormena,… Irakurri gehiago
Aisialdia Bizkaia 

Gazterrorifiko: beldurrezko pasabidea Sestaoko Gaztegunean

Tumatxa Gazteak Halloween ospatzeko, Gazterrorifiko beldurrezko pasabidea antolatu du berriz Sestaoko Gazteguneak. Urriaren 30ean eta 31n izango da, eta bertan gazteok aukera izango dugu beldurrezko esperientzia honetan murgiltzeko. Iazko arrakastaren ondoren, ekimenak bigarren edizioa izango du. Gazteguneko langileek, Gaztelekuko Antzerki Taldeko aktoreek, erabiltzaile batzuek eta Txamuskina Sestaoko enpresak elkarrekin prestatutako pasabidean, instalazioak eroetxe beldurgarri bihurtuko dituzte. Ostiralean, urriaren 30ean, 16:30etik… Irakurri gehiago
Aisialdia Gipuzkoa 

TREBA Gazteak berritu da: escape room-a, tailerrak eta podcasta

Tumatxa Gazteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Gazteria Departamentuak bultzatutako TREBA Gazteak programak formatu berria estreinatuko du. Gipuzkoako sei udalerritan, gazteek escape room batean parte hartu, prestakuntza-tailerrak egin eta podcast bat sortzeko aukera izango dugu, aisialdia, ikaskuntza eta parte-hartzea uztartuz. Hiru gai landuko dituzte: feminismo intersekzionala (Aske ON), teknologia berriek eta algoritmoek gazteen bizitzan duten eragina (Cntrl. ON) eta ongizate… Irakurri gehiago
Aisialdia Bidaiak Nafarroa Planak Tumatxa! 

Udako giroa Nafarroan!

Imajinatzen duzu uda bakarra bizitzea? 3.500 lagun baino gehiago aritu dira Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatutako jardueretan, kanpalekuetatik hasi eta aire libreko abentura zirraragarrietaraino. Surf egitea gustuko duzu? Edo nahiago duzu ibaietan baltsaz jaitsi? Tailer sortzaileak eta hausnartzeko hitzaldiak ere izan dira aukeran! Gazte Txartelak ere arrakasta handia izan du: 1.599 lagunek eman dute izena natura eta abentura jardueretan. Uda bukatzeko,… Irakurri gehiago
Aisialdia Nafarroa Zinea 

Labur Gaztea: sakondu film laburren munduan Nafarroan

Zinemagintzan lehen urratsak eman nahi badituzu, Labur Gaztea tailerra interesgarria izan daiteke. Iruñeko Udalak eta NIFF – Nazioarteko Zinema Jaialdiak antolatutako ekimenak film laburren munduan sakontzeko aukera emanen die 16 eta 30 urte bitarteko gazteei. Tailerrean, zinema-proiektu bat sortzeko prozesuaren hainbat alderdi landuko dira: ideia eta erreferenteak, gidoia eta egitura narratiboa, ekoizpena, zuzendaritza, filmaketa eta muntaketa. Gainera, proiektu propioa garatzeko… Irakurri gehiago
Aisialdia Nafarroa Tumatxa! 

2026ko NGJE Sariak: Gazteen aisialdia ospatuz

Tumatxa Gazteak Aisialdia ikaskuntza eta gizarte-konpromiso bihurtzen duen proiektu baten parte izan nahiko zenuke? Nafarroako Gazte Ekintzen Eskolaren (NGJE) sarien seigarren edizioan, hezkuntza ez-formalean garatutako ideia berritzaileenak saritu dituzte. 600 euroko lehen saria Patricia Villanuevak jaso du, Huarteko Ugazte elkartean garatutako Sokalagun proiektuaren memoriagatik. Ingurunea testuinguruan kokatzeko eta jarduerak planifikatzeko erakutsi duen gaitasuna erabakigarria izan da saria eskuratzeko. 400 euroko… Irakurri gehiago
2026ko musika nobedadeak Aisialdia Elektronika Musika 

HOUSE ARENA jaialdi berria iritsiko da Valentziara

Tumatxa Gazteak House musikak hitzordu berri handi bat izango du aurten Valentzian. Azaroaren 7an, Roig Arenak HOUSE ARENA hartuko du, house musikari osorik eskainitako lehen jaialdia. Antolatzaileen helburua argia da: urtero egingo den erreferentziazko jaialdi bihurtzea. (Roig Arena) Lehen edizioak 10 ordu baino gehiago iraungo du, eta nazioarteko zein Valentziako elektronikaren eszenako artista ezagunak bilduko ditu. Kartelburu nagusia Folamour DJ… Irakurri gehiago
Aisialdia Berdintasuna Feminismoa Nafarroa 

Jaietan, onena errespetua da beti

Udako festak gozatzeko dira, eta hori gogorarazi nahi du Nafarroako Gobernuak martxan jarri duen “Jaietan, planik onena errespetua da beti” sentsibilizazio-kanpainak. Gazteei bereziki zuzendutako ekimen honek helburu argia du: errespetua, adostasuna eta tratu ona jaietako giroaren oinarri izatea. Kanpainaren irudian, selfie bat ateratzen ari den gazte-kuadrilla ageri da, eta bi mezu zabaldu nahi ditu: «Mugak onartzearen plazeraz gozatu» eta «Gauza… Irakurri gehiago
Aisialdia Nafarroa 

Nafarroako gazteen uda, ezagutu ezazu!

Udaberri honetan abentura ahaztezinak bizitzeko prest? Nafarroako Gazteriaren Institutuak dena prestatuta dauka, goza dezazun. 3.300 plaza baino gehiago eta 400.000 euro baino gehiagoko aurrekontuarekin, eskaintza ezin hobea da. Begoña Alfaro presidenteordeak adierazi duenez, ez da soilik dibertsioa, baizik eta autonomia eta berdintasuna bezalako balioak sustatzea. Aurten, nobedade nagusia “Aventuras exprés” dira. 20 euroren truke, 14 eta 30 urte bitarteko gazteek… Irakurri gehiago
1 2 3 … 9