Lekeition egingo da: Loraldiaren sormen-egonaldia gazte sortzaileentzat

Gazte sortzailea bazara eta proiektu bati forma emateko bultzada behar baduzu, adi: Loraldia Fesibalak tutoretzapeko kultur sormen-egonaldia abiarazi du 2026rako. Ekainaren amaieran, Lekeition, 30 urtetik beherako sortzaileek euren ideiak lantzeko denbora, baliabideak eta aholkularitza izango dituzte.

Egonaldia ekainaren 23tik 26ra egingo da, aste osoan zehar, eta helburua argia da: sormen-prozesua martxan jartzea. Ez da proiektua amaituta eramatea beharrezkoa, baizik eta bidea irekitzea. Banaka zein taldeka aurkez daitezke proposamenak, eta kultur diziplina ugari onartzen dira: antzerkia, dantza, musika, bertsolaritza, ikus-entzunezkoak, performancea eta abar. Baldintza nagusia: proiektua euskaraz garatzea.

Parte-hartzaileek lanerako espazioak, baliabide teknikoak eta euskal kulturako profesional baten tutoretza jasoko dituzte. Gainera, antolakuntzak ostatua eta gosaria zein bazkaria barne hartzen dituen mantenua bermatzen ditu. Egonaldiaren ondoren, Loraldiak proiektuaren jarraipena errazteko laguntza ere eskainiko du.

📅 Proposamenak aurkezteko epea: martxoaren 1a
👥 Adina: 30 urtetik beherakoak

Ideia bat baduzu buruan, hau izan daiteke hurrengo pausoa. Animatu eta aurkeztu!

Erlazionatutako sarrerak