Gazteentzako baliabideak 

Gazteentzako lege aholkularitza Gasteizen

Gasteizko Udalak doako eta isilpeko lege aholkularitza eskaintzen die 16 eta 35 urte bitarteko gazteei. Bertan abokatuek orientabideak eta eta laguntza emango dizute. Zer nolako laguntza eska dezakezu? Adibidez, alokairuaren kontratuarekin izandako arazoak, lan-kontratuaren klausularen bat argitzea, erreklamazioak, bermeak, lan eskubideak… Non: Santa María Kalea,4. Landatxo gizarte etxea, 1. solairua Noiz: ostegun eta ostiraletan, 17:00 – 20:00 Aldez aurreko hitzordua:… Irakurri gehiago
Hemeroteka Musika 

Azkena Rock merkeago, Gazte Txartelarekin

Musikazalea bazara eta Gasteizko ARF Azkena Rock festibalera joateko asmoa baduzu, adi: hartu zure Gazte Txartela eta %38ko deskontua eskuratuko duzu sarrerak erosterakoan. Ez galdu aukera. ARF jaialdia ekainaren 21etik 22ra egingo da. Aurtengo kartela izen handiz beterik dator: Queens Of The Stone Age, Sheryl Crow, Arde Bogotá, Jane’s Addiction, Tarque & La Asociación del Riff, Psychedelic Porn Crumpets, The… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Koadernaketa belgarra (Gauekoak)

Gazteak kriss kross koadernaketa belgarraren artisautzara hurbildu nahi dituzte, Gasteizko Gauekoak programaren barruan. Liburua objektu artistiko gisa eta ez bakarrik obra idatzi gisa ulertzea du helburu. Zigor Anguiano Gasteizko koadernatzaile profesionalak emango du ikastaroaa. Tailer honetan oinarrizkoak erakutsiko dira eta koadernaketan lehen urratsak emango ditugu. 2023/02/18 10:00 – 14:00 Kanporale berria 4 (Zigor encuadernación) 2023/02/18 10:00 – 14:00 Kanporale berria… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Zeramika kalkatzen (Gauekoak)

Zeramika kalkatzen ikasteko ikastaroa egingo dute Gasteizen, Gauekoak programaren baitan. Kolore-zatitxoak, ur eta pazientzia bidez bol edo postre plater baten gainean jarriko dituzte. Motibo abstraktuak, figuratiboak, narratiboak edo apaingarriak aplikatu ahal izango dira. Etxeko platerak apaintzeko erabili daitezkeen teknika erraz eta dibertigarriak! 2023/02/24 18:00 – 21:00 San Bizente Paulekoaren kalea 21 (LABE. Gazte Laborategia) Irakurri gehiago
Ikastaroa Komikia 

Komiki digitala (Gauekoak)

Eskuz egindako marrazkiak digitalera pasatzea oso dibertigarria izan daiteke. Inoiz horrelakorik egitea pentsatu baduzu, ikastaro interesgarria antolatu dute Gasteizen, Gauekoak gazteentzako aisialdi programaren baitan.  Paula Estevez artistak marrazkilari zein ilustratzaileei zuzendutako tailer honetan euskarri digitaletan lan egiteko lehenengo urratsak azalduko dituzte. Noizbait zure eskuz egindako marrazkiak digitalera pasatzea kosta egin zaizu? Paperean egiten duzu lan eta euskarri digitalera pasatzea nahiko zenuke? Paula Estevez artistak marrazkilari zein ilustratzaileei zuzendutako… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Bushcraft eta biziraupena (Gauekoak)

Basoan nola bizi ikasiko duzu Gasteizen Gauekoak programaren barruan antolatutako ikastaro honetan. Bertan, ‘Bushcraft eta biziraupena’ lelopean,  naturarekiko errespetua, zaintza eta ulermen begirada sustatu nahi dute. Basoak bizitzeko, jateko eta atseden hartzeko behar den guztia eskaintzen digu. Jarduera honen bidez eta tresna gutxirekin, ulermen handia eta jarrera positiboa erabiliz, hainbat teknika eta trikimailu ikasiko ditugu. Irakurri gehiago
Ikastaroa 

Street Scape (Gauekoak)

Antzara-jokoak ezkutuko sinbologia du zer begiratu dakitenentzat. Tenplarioek XII.mendean sortu zuten kriptografia-mapa gisa, eta taulako laukitxoak Donejakue bideko puntu garrantzitsuekin bat datoz.Gutxi ezagutzen den elezahar batek erromes misteriotsu bati buruz hitz egiten du. Berak, Baionako Bidearen taula zifratua osatu zuen, Euskal Herritik zati batean igarotzen den Bidearen ibilbide alternatiboa. Baina ez da inoiz haren existentziaren frogarik aurkitu.Baina… duela gutxi, taula… Irakurri gehiago
Antzerkia 

Voluptatem, zirkua (Gauekoak)

Zirku garaikideaz gozatzeko aukera, Gauekoak Gasteizko gazteei zuzendutako aisialdi programaren baitan. VOLUPTATEM antzezlana plazerra gaitzat hartuz, plazerrak sorrarazten digun deskonexioarekin eta ihes bidearekin experimentatzen duen obra da, kasu honetan bainuontzian egotean sentitzen den plazerrarekin. Ikuskizun honek zuzeneko musika, dantza, testua, soka aereoa eta objektuen manipulazioa uztartzen ditu. 2023/03/25 19:00 – 20:30 Felix Petite Antzokia (Ibaiondo gizarte etxea) Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Zirko lantegia (Gauekoak)

Zirkuaren sekretuak ikasteko aukera izango duzu, Gasteizko Gauekoak programaren baitan antolatutako aktibitate honetan. Oihalak, uztaiak, eta malabareak gustuko dituzu? Hau da zure aukera! Oreka Tolosa taldearekin batera antolatutako jardunaldi honetan diziplina guzti hauek probatzeko eta praktikatzeko aukera izango dugu. Teknika eta trikimailu desberdinak frogatu eta eguna lurra ikutu gabe igarotzeko aukera paregabea. Ez galdu! 2023/04/01 11:00 – 17:00 Olarizu Irakurri gehiago
1 2 3 5