Bideojokoak Gazteentzako baliabideak Teknologia 

Bideojokoak eta eSports: aisialditik sektore profesionalera

Bideojokoak eta eSports-ak ez dira aisialdirako soilik: sektore profesional bihurtzen ari dira. Espainian, bideojokoen merkatuak 2.400 milioi eurotik gorako fakturazioa izan zuen 2024an, eta 22 milioi jokalari baino gehiago biltzen ditu. Datu horiek erakusten dute industria sendoa dela eta hazten jarraitzen duela. Espainiako Bideojokoen Elkartearen-ren arabera, sektoreak enplegua sortzen du programazioan, diseinuan, animazioan, marketinean eta komunikazioan, eta gero eta garrantzi… Irakurri gehiago
2025ekoMmusika Nobedadeak Musika Tumatxa! 

EZEZEZ: Kabakriba, moldeak hausteko jaioa

Bilbon sortua 2021ean, EZEZEZ laukoteak (Unai Madariaga, Eneko Ajangiz, Mikel Irigoyen eta Álvaro Olaetxea) indarrez astindu du eszena independentea. Poparen oinarriak punkaren garrarekin, grungearen nortasunarekin eta rockaren nerbioarekin nahasten dituzte, eta horri funk, reggae-keinuak, umorea, poesia eta kultura euskalduna gehitzen dizkiote. Emaitza? Proiektu bakarra, sailkaezina eta guztiz magnetikoa. 90 kontzertu baino gehiago eman ostean Katuzaldia aurkezten, orain hirugarren diskoarekin datoz:… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Lana eta enprenditzaileak 

Gazteen lan-jarduera %51,7koa da

Gazteen jarduera-tasa —lan egiten duten edo lana bilatzen ari diren gazteak— %51,7ra iritsi zen 2025eko lehen hiruhilekoan. Horrek erakusten du gazteen erdia baino gehiago bere etorkizun profesionala lantzen ari dela, askok ikasketak edo prestakuntza prozesuak jarraitzen dituzten bitartean. Datu honek agerian uzten du belaunaldi bat ikasketak, lehen lan-esperientziak eta aukeren bilaketa uztartzen ari dela, 2025ean gero eta malguagoa eta digitalagoa… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Etxebizitza Gazteentzako baliabideak 

Euskadin emantzipatzea oraindik ere ahalegin ekonomiko handia da

Bizitza independenterako pausoa ematea zaila izaten jarraitzen du gazte askorentzat. Gazteen Euskal Behatokiaren datuen arabera, 18 eta 34 urte bitarteko soldatapeko pertsona batek bere soldataren % 64 baino gehiago bideratu beharko luke alokairua edo hipoteka ordaintzera. Kopuru hori oso urrun dago gomendatutako % 30eko mugatik, eta horrek azaltzen du zergatik bihurtzen den emantzipazioa oztopoen lasterketa. Ahalegin ekonomiko maila horrekin, gazte… Irakurri gehiago
Etxebizitza Gazteentzako baliabideak 

Alokairuaren prezioak oztopo nagusia izaten jarraitzen du emantzipatzeko

Euskadin emantzipatzea oraindik ere oso zaila da. Gazte askok batez beste 603 euro ordaintzen dituzte hilean alokairuan, eta soldata apalekin zifra hori jasanezina bihurtzen da. Horren ondorioz, 25 eta 29 urte bitarteko gazteen % 32,8 bakarrik bizi da modu independentean. Gazte askoren kasuan, alokairuak hileko diru-sarreren % 60 baino gehiago irensten du, eta horrek ia ezinezkoa egiten du gainerako gastuei… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak 

Enprenditzaileentzako laguntzak, Gaztenpresa

Enprenditzailea bazara, zuri zuzendutako formakuntza eskaintza du Gaztenpresa fundazioak. Lau programa ditu Gaztenpresak: -Astelehen Digitalak: Zure negozioa Interneten eta sare sozialetan garatzen ikasteko web-mintegi laburrak. -Finantza-Osasuneko Asteazkenak: Zure negozioaren finantza-osasuna zaintzen lagunduko dizuten ikastaroak. -Gaztenpresa Digitala: Trebatu, informatu, hausnartu eta zure negozio-plana garatzeko laguntza. -Mentoring Programa: Youth Business Spain-ek eskania. Irakurri gehiago
2025ekoMmusika Nobedadeak Musika 

Eskafandra – pop-rock eta itsas hondoan barrena

Eskafandra taldeak bere izen bereko lehen diskoa aurkeztu du: “Eskafandra”, azken urtean su motelean egositako 11 kantuz (10+1) osatutako bilduma. Pop-rocka da bizkarrezurra, baina taldea ausartu da tarteka doinu elektronikoagoetara ere, eta balada berezi bat ere badakar: “Ondotxo dakizu nora”. Proiektua 2024ko udaberrian sortu zen, Joseba Iturraspe (McOnak) eta Iban Martinen (Raimundo El Canastero, Sustrajah Band) arteko elkarlanetik. Gero, taldea… Irakurri gehiago
2025ekoMmusika Nobedadeak Musika Nafarroa 

Zinez – Harramazka: barrutik datorren bigarren kolpea

Iruñerrian 2021ean jaioa, Zinez taldea barrenak kantutan azaleratzeko gogoz sortu zen. Orain, pausoa handiagoa da: hemen da Harramazka, taldearen bigarren diskoa, identitatea eta bide propioa sendotzen dituen lana. Diskoak 12 abesti biltzen ditu, luzez eta elkarlanean sortuak. Taldeak berak dioen bezala, “gure buruak atari zabalean gordetzen dituen kantuak” dira: barruko mugimenduak, zalantzak eta indarrak musikara ekarriak, zintzotasunez eta filtro gutxirekin.… Irakurri gehiago
2025ekoMmusika Nobedadeak Musika 

Indabe – Ez banaiz: galderei kantuz erantzuten

Donostian sortutako Indabe hirukoteak bere lehen disko luzea kaleratu du: Ez banaiz. Uxuek (gitarra eta ahotsa), Peruk (bateria) eta Norak (baxua) osatzen dute taldea, eta pop-rockaren eremuan kokatzen dute euren soinua. 2023an Noiz arte? EParekin abiatu zuten bidea, eta orain, 2025eko martxoaren 21ean, beste jauzi bat eman dute zazpi abestiz osatutako album honekin. Diskoa Gaztain Estudioetan grabatu dute, eta Azaletik… Irakurri gehiago
2025ekoMmusika Nobedadeak Musika 

Heitxiren Berreraikitze Aroa: iraganetik etorkizunera dantzan

Heitxi izenez ezagutzen dugun Eider Etxeandiak pauso handia eman du: bere lehen diskoa kaleratu du, Berreraikitze Aroa. Lehiaketetan, erromerietan eta haur ikuskizunetan aritu ondoren, erronka artistiko berri honi heldu dio, bere nortasuna berreraikitzeko prozesua musikaren bidez kontatzeko. Diskoa osorik itxaropen eskutitz bat da. Aldaketa eskatzen du, momentu hobeagoak desiratzen ditu, iragana ospatzen du eta etorkizun justuago baten alde borrokatzeko gonbita… Irakurri gehiago
1 … 28 29 30 31 32 … 64