Alokairuaren prezioak oztopo nagusia izaten jarraitzen du emantzipatzeko

Euskadin emantzipatzea oraindik ere oso zaila da. Gazte askok batez beste 603 euro ordaintzen dituzte hilean alokairuan, eta soldata apalekin zifra hori jasanezina bihurtzen da. Horren ondorioz, 25 eta 29 urte bitarteko gazteen % 32,8 bakarrik bizi da modu independentean.

Gazte askoren kasuan, alokairuak hileko diru-sarreren % 60 baino gehiago irensten du, eta horrek ia ezinezkoa egiten du gainerako gastuei aurre egitea. Presio ekonomiko horrek emantzipazioa atzeratzen du, eta gazte asko familiarekin bizitzen jarraitzera behartuta daude, aukeraz baino gehiago, beharragatik.

Erlazionatutako sarrerak