Zinez – Harramazka: barrutik datorren bigarren kolpea
Iruñerrian 2021ean jaioa, Zinez taldea barrenak kantutan azaleratzeko gogoz sortu zen. Orain, pausoa handiagoa da: hemen da Harramazka, taldearen bigarren diskoa, identitatea eta bide propioa sendotzen dituen lana.
Diskoak 12 abesti biltzen ditu, luzez eta elkarlanean sortuak. Taldeak berak dioen bezala, “gure buruak atari zabalean gordetzen dituen kantuak” dira: barruko mugimenduak, zalantzak eta indarrak musikara ekarriak, zintzotasunez eta filtro gutxirekin.
Zinez sei lagunek osatzen dute: Aimar (pianoa/sinteak eta ahotsa), Haritz (baxua eta ahotsa), Ekaitz (gitarra), Asier (bateria), June (gitarra eta ahotsa) eta Saioa (ahotsa). Aniztasun horrek soinu aberatsa eta geruza emozional ugari ematen dizkio diskoari.
Harramazka ez da soilik disko bat: talde baten momentu bitalaren argazkia da. Entzuteko, sentitzeko eta barruak astintzeko modukoa
