Aisialdia Planak 

DiscoverEU: 18 urterekin Europa doan ezagutzeko aukera 🚆🌍

18 urte dituzu eta bidaiatzeko gogoz zaude? Orduan, adi: DiscoverEU Erasmus+ programaren ekimena da, eta Europan barrena bidaiatzeko aukera ematen dizu, batez ere trenez, bidaia-bonu batekin. Zer da DiscoverEU?Europa ezagutzeko aukera paregabea: kultura, historia eta jende berria. Hautatua izanez gero, DiscoverEU Europako Gazte Txartela jasoko duzu, eta deskontuak izango dituzu garraioan, ostatuan, janarian, kirolean eta jarduera kulturaletan. Norentzat da?– 18… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Ikastaroa 

Udaberriko ikastaroak Donostiako Kontadores zentroan

Martxoaren 11tik aurrera egingo dira Donostiako Kontadores zentroan gazteei zuzendutako udaberriko ikastaroak. 85 plaza eskainiko dituzte guztira eta izena emateko epea otsailaren 21etik dago zabalik. Honako hauek dira laborategiak: –Dancehall: Asteartetan, 18:30-20:00 (martxoaren 11tik ekainaren 17ra)  dinamizatzailea: Andrea Vitoria. –Zeramika mobida: zeramikazko artefaktuen ikerketa laborategia Ostiraletan, 17:30-20:00 (martxoaren 14tik ekainaren 6ra)  dinamizatzailea: Jone Zubizarreta. –Ziklikoak gara: Hilekoaren zikloa ezagutzen: Martxoaren… Irakurri gehiago
Lehiaketak Musika Tumatxa! 

Abian da VillaSoundBilbao jaialdia

VillaSoundBilbao lehiaketaren helburua da 16 eta 35 urte bitarteko musikarien lanak ezagutzera ematea. Edizio honetan 123 taldek eta bakarlarik eman dute izena, 87 talde Bizkaikoak dira; 20 talde Gipuzkoakoak; 10 Nafarroakoak eta 6 Arabakoak. Jaialdiko arduradunek 12 talde eta bakarlaria aukeratu dituzte lehiaketan parte hartzeko. Horiek martxoaren 21etik apirilaren 11ra bitarteko ostiral guztietan arituko dira VSB Festen, Bilborocken, 20:00etatik aurrera.… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Tumatxa! 

Gazteentzako lege-aholkularitza Gasteizen

Gasteizko Udalak doako lege aholkularitza zerbitzua eskaintzen die 16 eta 35 urte bitarteko gazteei. Zerbitzu hori isilpekoa da eta bertan abokatuek orientabideak eta laguntza emango dizkizute. Askotariko kontsultak egin ditzakezu: lan-kontratuei buruzko zalantzak, erreklamazioak, fidantzak, bermeak, aseguruak edo laneko eskubideak besteak beste. Zerbitzuaren helbidea: Santa Maria kalea, 4. Landatxo gizarte etxea, 1. solairua Vitoria-Gasteiz Ordutegia: Ostegun eta ostiraletan, 17:00 –… Irakurri gehiago
Antzerkia Bekak Dantza Gazteentzako baliabideak Tumatxa! 

Gasteizko sorkuntza eszenikoa sustatzeko beka

Gasteizko Udalak tokiko sortzaileentzako proposamen eszenikoak hautatzeko lehiaketa deitu du. ‘Koprodukzioa 2025’ programaren baitan kokatzen da dirulaguntza deialdia eta Udal Antzoki Sarearen programazioaren barruan dago baita ere. Deialdi honen bitartez, bizpahiru proposamen hautatuko dituzte, sorkuntza eszenikoari, lengoaia artistikoen trukeari eta sorkuntza garaikideari laguntzeko esparru egonkor bat ahalbidetzeko. Aurkeztutako proposamen inoiz argitaragabeak izan behar dute eta 2025ko lehen seihilekoan erakusteko. Proposamenak… Irakurri gehiago
Antzerkia Tumatxa! 

Pabellon6ko Gazte Konpainiak ‘Cinco golondrinas’ aurkeztuko du

Bilboko Pabellon6 aretoko Gazte Konpainia ‘Cinco golondrinas’ antzezlan berria aurkezten ari da. Emanaldiak areto horretan bertan izango dira 2025eko martxoa eta apirilean zehar. ‘Cinco golondrinas’ antzezlan inklusiboa da. Fikzioa erabiltzen du desgaitasuna duten pertsona batzuen bizitza erakusteko haien liburuen, bizipenen, esperientzien eta borroken bidez. Idatzi horietan eta pertsona horiekin izandako solasaldietan oinarritu dira piezaren dramaturgia sortzeko. Zentzumenen bidez hitz egiten… Irakurri gehiago
Arte Kultura Urbanoa Tumatxa! 

Gazte Plaza 2025 Gasteizen

2025eko apirilaren 4an eta 5ean Gazte Plaza izeneko zikloa egingo dute Gasteizen. Ekimenean, udalerriko artista gazteek beren sormena eta talentua erakutsiko dute bertako Erdi Aroko Hirigunean. Bi egun horietan zeha, hogeiren bat jarduera egingo dituzte: kontzertuak, tailerrak, pintura, antzerkia, poesia eta dantza bezalako proposamenak barne. Jarduera batzuetan aldez aurretik izena eman behar da (martxoaren 30era arte), eta beste batzuetan, berriz,… Irakurri gehiago
Bekak Elkartasuna - Lankidetza Nafarroa 

Ikaskuntza + ekintza: Zerbitzu Solidarioko proiektuak sortzeko lehiaketa

Baduzu ideia on bat mundua pixka bat hobetzeko? Nafarroako Gazteriaren Institutuak, Nafarroako Ikaskuntza eta Zerbitzu Sarearekin batera, Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioko 2025-2026 lehiaketa jarri du martxan berriro. Zer da hau?Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioa ikastea eta komunitateari laguntzea uztartzen dituen metodologia da. Gazteentzat hezkuntza integrala sustatzen du, konpromiso soziala eta herritartasun kritikoa landuz. Eta komunitatearentzat? Parte-hartze aktiboa eta elkartasuna indartzeko tresna… Irakurri gehiago
2025ekoMmusika Nobedadeak Musika 

Ztah – “Errea itzali arte”: deathcore sua piztuta

Donibane Ziburuko Gaztetxean jaio zen Ztah taldea 2009ko abenduan, eta ordutik hardcore eta deathcorearen bidean gogor jo du. Aurten, indar betean dator berriro: “Errea itzali arte” izeneko euren disko berria plazaratu dute formatu digitalean, eta Durangoko Azokan ere aurkeztuko dute. Lan berriak 10 kantu dakartza, erritmo bortitzak, riff ilunak eta ahots garratzak uztartzen dituztenak. Taldearen soinua zuzen-zuzenean doa erraietara, eta… Irakurri gehiago
Tumatxa! 

Jurgi Ekiza berriro bakarka: Argitzala, argiaren eta itzalaren arteko bidaia

Willis Drummond taldearen etenaldi aprobetxatuz, Jurgi Ekizak bigarren disko bakarkakoa kaleratu du: Argitzala. Autoeditatutako lana da, eta 2025eko euskal albumik onenen artean sartzeko modukoa. Izenburuak berak ematen du pistarik: argia eta itzala hitzak uztartzen ditu, disko osoaren espiritua bezala. Ekizak berak egin du dena: konposizioa, instrumentuak, grabaketa, nahasketa eta masterizazioa, Hazparneko bere estudioan eta Polinesian (Punaaula). Azal ikusgarria Sarah Labonnek… Irakurri gehiago
1 … 26 27 28 29 30 … 64