EZEZEZ: Kabakriba, moldeak hausteko jaioa

Bilbon sortua 2021ean, EZEZEZ laukoteak (Unai Madariaga, Eneko Ajangiz, Mikel Irigoyen eta Álvaro Olaetxea) indarrez astindu du eszena independentea. Poparen oinarriak punkaren garrarekin, grungearen nortasunarekin eta rockaren nerbioarekin nahasten dituzte, eta horri funk, reggae-keinuak, umorea, poesia eta kultura euskalduna gehitzen dizkiote. Emaitza? Proiektu bakarra, sailkaezina eta guztiz magnetikoa.

90 kontzertu baino gehiago eman ostean Katuzaldia aurkezten, orain hirugarren diskoarekin datoz: Kabakriba. Beren lanik ausartena eta zehatzena da, DIY filosofiari leial, lau kideek eurek sortu, grabatu, nahastu eta masterizatua. 12 kantatan genero-mugak apurtzen dituzte: pop, punk, funk, jazz… dena kabitzen da tripetatik egindako musika honetan.

Kabakribak gaur egungo munduaren erritmo zoroaz, diruaren tiraniaz eta klase-borrokaz hitz egiten du, umorea eta poesiari uko egin gabe. Izenak berak dio dena: Katuzaldia Baino Kriatura Bakanagoak. Arraroagoak, libreagoak, gureagoak.

EZEZEZ itzuli da. Ez errepikatzeko, baizik eta berriro harritzeko. Beti prest.

Erlazionatutako sarrerak