Bekak Diru-Laguntzak Gazteentzako baliabideak 

Bono Kulturala Gaztea: 400 € kulturarako 18 urterekin

18 urte betetzen dituzu? Zorionak! Eta gainera, baduzu opari potente bat: Bono Cultural Joven. 400 euroko diru-laguntza zuzena da, kultura produktuak eta jarduerak erosteko: liburuak, kontzertuak, zinema, antzerkia, museoak, komikiak, musika, plataformak… Helburua argia da: helduarora kulturaren eskutik sartzea. Norentzat da?2007an jaiotakoentzat, Bonoa 2025ean eskatu badute. Zure kontura sartu, eskaeraren egoera ikusi, tiketak igo edo geratzen zaizun saldoa kontsultatu dezakezu.… Irakurri gehiago
Euskara Gazteentzako baliabideak Sare Sozialak 

Euskara eta sare sozialak

: ikusgarritasun kulturala indartzen ari den hazkundea Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen artean, euskararen erabilera sare sozialetan nabarmen hazi da azken urteetan, eta %43,6ra iritsi da. Datu honek erakusten du euskara gero eta presenteago dagoela gazteen eguneroko digitalean. Hazkunde hori ez da hizkuntza-ohitura hutsa: euskarak aukera berriak irekitzen ditu sareetan komunitateak sortzeko, eduki sortzaileak partekatzeko eta gazte-identitatearekin bat… Irakurri gehiago
2026ko musika nobedadeak Musika 

ALT BLK ERA: etorkizuneko soinua lehertzen duen ahizpa bikotea

2025eko MOBO sarietan “Best Alternative Music Act” saria irabazi ondoren, ALT BLK ERA izena ezinbesteko bihurtu da Erresuma Batuko eszena alternatiboan. Nyrobi (21) eta Chaya (18) ahizpek osatutako bikote honek genero guztiak nahasten ditu beldurrik gabe: rocka, alt-popa, DnB, rapa eta elektronika, dena batera, energiaz betetako proposamen bakarrean. Haien estreinako diskoa, Rave Immortal, Erresuma Batuko Rock & Metal zerrendetan 1.… Irakurri gehiago
2025ekoMmusika Nobedadeak Musika 

Arima – Ez dago amor: zarata, tentsioa eta erraietatik sortutako soinua

Ez dago amor Arimaren laugarren diskoa da, eta orain arteko urratsik ausartena. Paule Bilbaok 2018an abiatu zuen bakarkako proiektu honek beste bira bat eman du: shoegaze eta post-rock atmosferikoetatik aldendu, eta lurralde industrial, ilun eta zaratatsuagoetara salto eginez. Hemen protagonista dira noisea, ambienta eta tentsio elektrikoa. Sei abestiz osatutako LP hau Bilbaok berak konposatu eta idatzi du, eta haustura artistiko… Irakurri gehiago
2025ekoMmusika Nobedadeak Musika Tumatxa! 

Maloa Brothers – “Dos caras, un fuego”: kaleko sua piztuta

Maloa Brothers hirukoteak indar betean egin du jauzia bere lehen diskoarekin: “Dos caras, un fuego”. Lan hau benetako zurrunbiloa da, non hip-hopa, reggaea eta kaleko fusioak nahasten diren euskaraz, gaztelaniaz eta portugesez idatzitako letrekin. Aniztasuna da gakoa, bai soinuetan bai mezuetan. Abesti bakoitzean energia gordina, kritika soziala eta kaleko poesia topatuko dituzu. Taldeak ez du filtro askorik erabiltzen: benetakotasuna eta… Irakurri gehiago
Bekak Formakuntza Gazteentzako baliabideak 

EURES 2025: zure lehen lana atzerrian? 🚀🌍

Unibertsitatean zaude, LH egiten ari zara edo praktikak? Atzerrian lan egin nahi duzu? Orduan, EURES 2025 kanpaina zuretzat da. 2026ko martxora arte, EURES sareak zure etorkizun profesionala bultzatzeko ekintzak eskainiko ditu: 31 herrialdetako lan-aukerak, online eta aurrez aurreko enplegu-ekitaldiak, aholku praktikoak eta nazioarteko esperientziak. Zure karrera profesionalak inoiz egon ez zaren tokietara eraman zaitzake: EBko herrialdeetara, Norvegiara, Islandiara, Suitzara edo… Irakurri gehiago
2025ekoMmusika Nobedadeak Musika 

Dena taldearen disko berria: Anabasa, portutik mundura

Ondarroako hirukoteak badu berriro zer kontatua. Urte eta erdiko geldialdiaren ondoren, Dena taldeak bere hirugarren disko luzea kaleratu du: Anabasa. “Zure Mugadun Hutsune” bigarren lanaren osteko bideari jarraituz, baina beste sakontasun batekin, Beñat Eizagirre, Xabat Ituarte eta Unai Aretxabaletak lekuen inguruko bidaia musikala proposatzen dute. Diskoak portua du eszenatoki nagusi, “Anabasa eremua” filmari keinu eginez: jendea badoan eta datorren tokia,… Irakurri gehiago
Ikerketak-Inkestak Lana eta enprenditzaileak Tumatxa! 

Euskal Lanbide Heziketa indartzen: aukera errealak gazteentzat 2025-2026 ikasturtean

Euskal Lanbide Heziketak jauzi garrantzitsua emango du 2025-2026 ikasturtean, 65.710 plaza eskainiz 184 ikastetxetan eta 160 titulazio baino gehiagotan. Eskaintza historiko honek azken urteetako hazkunde jarraiari erantzuten dio: gaur egun 50.000 pertsona baino gehiago ari dira LHn ikasten Euskadin, eta azken hamarkadan Hasierako LHko matrikulazioa % 41,5 hazi da. Datorren ikasturtean Lanbide Heziketako eredu berria sendotuko da, prestakuntza dual gehiago,… Irakurri gehiago
Elkartasuna - Lankidetza Gazteentzako baliabideak Nafarroa 

Nafarroako Gazteak Lankidetzan 2025: Joan, parte hartu eta konta iezaguzu!🌍

Nafarroako Gazteriaren Institutuak 12 plaza eskaintzen ditu nazioarteko lankidetza proiektuetan parte hartzeko.Nafarroako Gazteak Lankidetzan 2025 programaren bidez, Nafarroako gazteek ONGDekin batera lan egin ahal izango dute herrialde ezberdinetan, solidaritatea, ikaskuntza kulturartekoa eta hazkunde pertsonala sustatuz. Norentzat da?1995 eta 2005 artean jaiotako Nafarroako gazteentzat (edo gutxienez 2 urtez erroldatuta daudenentzat). Zer eskaintzen du?Bidaia, ostatua eta mantenua ONGDek estaltzen dituzte. Gainera, prestakuntza… Irakurri gehiago
2025ekoMmusika Nobedadeak 

Ahausi: Ainkeren rocka askatu da

Durangaldetik dator Ainke, eta bere disko berriarekin argi utzi du rock-and-rollak oraindik baduela zer esan. Ahausi izeneko lanak bost kantu biltzen ditu, zuzenak eta jarreraz beteak, eta taldearen hirugarren erreferentzia da jada. Aurretik 26.11 taldean aritutako kideetatik sortua, Ainkek hasieratik erakutsi zuen hirukotearen arteko konexioa sendoa zela. Ahausik badu berezitasunik: ohiko kantu elektrikoen ondoan, Etena izeneko pieza akustikoa agertzen da,… Irakurri gehiago
1 … 24 25 26 27 28 … 64