Gasteizko sorkuntza eszenikoa sustatzeko beka

Gasteizko Udalak tokiko sortzaileentzako proposamen eszenikoak hautatzeko lehiaketa deitu du. ‘Koprodukzioa 2025’ programaren baitan kokatzen da dirulaguntza deialdia eta Udal Antzoki Sarearen programazioaren barruan dago baita ere.

Deialdi honen bitartez, bizpahiru proposamen hautatuko dituzte, sorkuntza eszenikoari, lengoaia artistikoen trukeari eta sorkuntza garaikideari laguntzeko esparru egonkor bat ahalbidetzeko. Aurkeztutako proposamen inoiz argitaragabeak izan behar dute eta 2025ko lehen seihilekoan erakusteko.

Proposamenak aurkezteko epea 2025eko otsailaren 28an hasi eta apirilaren 25ean amaituko da. Deialdiak 30.000 euroko aurrekontua du BEZa barne.

Proposamenak aurkezteko:

-Gasteizko Udalaren Herritarrei Erantzuteko Bulegoak.

–https://sedeelectronica.vitoria-gasteiz.org/portal/eu/

Erlazionatutako sarrerak