Zinegazte: erakutsi zenbat dakizun zinemaz Nafarroan!

Tumatxa Gazteak

Zinema zure pasioa bada, adi! Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrendako itzuli da Zinegazte lehiaketa. Astero zure zinemari buruzko ezagutzak probatzen ahal dituzu, eta gainera sariak irabazi.

Parte hartzea erraza da: asteko galderari erantzun eta zortearen laguntza baduzu, zinemarako sarrera bikoitza irabazten ahal duzu. Astero hiru irabazle aukeratzen dira, eta sariaren inguruko informazioa Gazte Txartelaren APParen bidez jasoko dute.

Une honetan martxan dago:

🎬 Zinegazte 2026 – 11. astea
Apirilaren 17tik 24ra, ostirala, 12:00ak arte.

Lehiaketak otsailetik aitzina egiten ari dira, eta astez aste galdera berriak proposatzen dituzte zazpigarren artearen inguruan. Gainera, aurreko asteetako erantzun zuzenak eta irabazleak kontsultatzen ahal dira webgunean, “data zaharrak ikusi” atalean.

Zinemaz gozatzeko eta zure ezagutzak neurtzeko modu dibertigarria da, eta bide batez, doako sarrerak irabazteko aukera ere bai.

Ez ahaztu zure jarduera gustukoenak gordetzen ahal dituzula Nafarroako Europako Gazte Txartelaren APPean, informazioa beti eskura izateko.

Harremanetarako:
carnejoven@navarra.es

Informazio gehiago:
juventudnavarra.es/eu

Zinema gustuko baduzu, aste honetako galdera erantzun eta probatu zortea! 🎬🍿✨

Erlazionatutako sarrerak