PortAventura Parken 2×1 eskaintza Nafarroako Gazte Txartelarekin!
Tumatxa Gazteak
Abentura, adrenalina eta ongi pasatzeko gogoa badituzu, adi! Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrek aukera paregabea dute PortAventura Parkera prezio erdian joateko.
2×1 promozioari esker, helduentzako egun bateko sarrera erosten baduzu, bigarren sarrera doan eskuratuko duzu. Lagun batekin joateko aitzakia ezin hobea!
Gainera, nahi izanez gero, PortAventura Park + Ferrari Land konbinaziorako 2×1 eskaintza ere eska dezakezu.
Kontuan hartu promozioa online bakarrik erabil daitekeela; ez da leihatilan trukatzen ahal.
Eskaintza
- 2×1 helduentzako egun bateko sarreretan
- PortAventura Parkerako
- Online erabilgarria soilik
Kodea eskatzeko epea
- Hasiera: 2026ko otsailaren 23a
- Amaiera: 2027ko urtarrilaren 6a
PortAventura World leku ezin hobea da emozio indartsuak, ikuskizunak eta giro aparta uztartzeko. Errusiar mendiak maite badituzu edo egun berezi bat lagunekin pasatu nahi baduzu, aukera ona izan daiteke ihesaldi baterako.
Zure jarduera gustukoenak gordetzeko aukera ere baduzu Nafarroako Europako Gazte Txartelaren APPean.
Harremanetarako:
carnejoven@navarra.es
Informazio gehiago:
juventudnavarra.es/eu
Aprobetxatu 2×1 eskaintza eta prestatu hurrengo abentura! 🎢✨
