Lehiaketak Nafarroa 

Iruñarrivial lehiaketarako izen-emateak zabalik dira!

Tumatxa Gazteak Maiatzean bueltan izanen da Iruñarrivial lehiaketa, eta aurten ere gazteek beren ezagutza eta abiadura probatzeko aukera izanen dute. XI. edizioa antolatu du Iruñeko Gaztediaren Etxeak, eta izen-ematea jada zabalik dago. Parte hartu nahi baduzu, adi: 12 eta 20 urte arteko gaztea izan behar duzu, eta izena emateko epea maiatzaren 19ra arte egonen da zabalik. Apuntatzeko aukera dago Iruñeko… Irakurri gehiago
LGTBI+ Moda Nafarroa 

Harajuku modari buruzko hitzaldia Iruñeko Harrotu Zentroan

Tumatxa Gazteak Ostiral honetan hasiko dira urteko bigarren hiruhilekoko jarduerak Iruñeko Harrotu Zentroan, eta lehen hitzordua berezia izanen da: Harajuku mugimenduari buruzko hitzaldia antolatu dute, arratsaldeko 18:00etan. Sarrera dohainik izanen da. Harajuku moda Japonian sortutako mugimendu estetiko eta soziala da, eta urteekin LGTBI+ komunitatearen ikur bilakatu da. 80ko eta 90eko hamarkadetan, gazte askok moda erabili zuten gizarte arauak zalantzan paratzeko… Irakurri gehiago
Aisialdia Antzerkia Nafarroa 

Barreak ziurtatuta: 5 euroko deskontua Turno de Noche – Comedy Show ikuskizunerako

Tumatxa Gazteak Umore ona gustuko baduzu, adi! Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrek, baita Nafarroan bizi diren bertze autonomia-erkidego edo Europako herrialde batzuetako gazte txarteldunek ere, 5 euroko deskontu zuzena dute Turno de Noche – Comedy Show ikuskizunerako. Ikuskizunak late night show baten giroa eta bakarrizketa gau baten energia uztartzen ditu. Horren guztiaren gidari Charlie Díaz izanen da, eta harekin batera… Irakurri gehiago
Lehiaketak Nafarroa 

Iruñak saria irabazi du Gazte Sarietan!

Tumatxa Gazteak Albiste ona Iruñetik! Nafarroako Gazteriaren Institutuak saritu du Iruñeko Udalaren Gazte Informazioaren Korrespontsalen programa, eta aurten Espacio JovResaliente saria jaso du. Programak 30 urte baino gehiago daramatza martxan, eta helburu nagusia da gazteen parte-hartzea eta ahalduntzea sustatzea. Horretarako, 14 eta 30 urte arteko gazteek informazioa zabaltzen dute ikastetxeetan eta bertze gazte gune batzuetan. Saria jaso zuen Mikel Armendáriz… Irakurri gehiago
Nafarroa Teknologia 

Parte hartu LEGO “Robolimpiadetan” Gazte Etxean

Tumatxa Gazteak Robotika gustuko baduzu, adi! Gazte Etxeak “Robolimpiadak” antolatu ditu apirilaren 8tik 10era, eta parte-hartzaileek LEGO piezekin robotak eraiki eta programatzen ikasiko dute. Jarduerak Gazte Etxeko Ziber Aulan eginen dira, egunero 11:00etatik 14:00etara, eta 12 eta 30 urte arteko gazteendako izanen dira. Guztira 20 plaza izanen dira, eta parte-hartzea dohainik da. Saioak Mónica Ruiz Palacios First LEGO Leagueko kideak… Irakurri gehiago
Nafarroa 

Filmak eta solasaldiak Iruñeko Gaztediaren Etxean, #CineTag ziklo berriarekin

Tumatxa Gazteak Larunbat honetan, apirilak 11, #CineTag zinema ziklo berria hasiko da Iruñeko Gazte Etxeko areto nagusian. Apiriletik ekainera, sei film ikusten ahalko dira dohainik, munduko hainbat herrialdetako zinemarekin. Saio guztiak larunbatetan izanen dira, 18:00etan, eta filmak jatorrizko bertsioan eskainiko dituzte, gaztelaniazko azpitituluekin. Beraz, zinemaz gain, hizkuntzak praktikatzeko aukera ere izanen da. Iruñeko Udalak antolatutako ziklo honek gaur egungo gaiak… Irakurri gehiago
Nafarroa 

Iruñeko Mintzodromoak 160 lagun bildu ditu, gazteak ere protagonista!

Tumatxa Gazteak Aste honetan egin dute Iruñerriko Mintzodromoaren bosgarren edizioa, eta giro ederra izan da Baluarteko Gazteluko Aretoan. Guztira 160 lagunek parte hartu dute euskaraz solastu, jende berria ezagutu eta hizkuntza praktikatzeko ekimenean. Aurten, gainera, gazteen presentzia nabarmena izan da. 20 urtetik gorako gazte askok parte hartu dute, euskara erabiltzeko espazio informal eta eroso baten bila. Hain zuzen ere, Mintzodromoaren… Irakurri gehiago
Arte Lehiaketak Nafarroa 

Parte hartu Arte Gaztearen Topaketetan!

Gazte artista zara eta aukerak bilatzen ari zara? Nafarroako Arte Gaztearen Topaketek 42. edizioa abian jarri dute, eta zure proposamenak apirilaren 30era arte espero dituzte. Hau da zure talentua erakusteko unea, Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatutako programak hazteko eta esperimentatzeko ingurunea eskaintzen dizulako. 6.000 artistatik gora igaro dira dagoeneko Topaketetatik, eta sorkuntza garaikidearen arloan plataforma finkatua dira. Programa 14 eta 30… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Musika Musika jaialdiak Nafarroa 

Punto de Vista jaialdia doan Nafarroako Gazte Txartelarekin!

Punto de Vista jaialdia doan Gazte Txartelarekin! Tumatxa Gazteak Dokumental zalea bazara, adi! Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdia berriz heldu da, eta Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrek aukera paregabea dute jaialdiko emanaldiak dohainik ikusteko. Ekimen hau Nafarroan bizi diren Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrei, baita bertze autonomia erkidego edo Europako herrialde bateko gazte txartela dutenei ere zuzenduta… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Nafarroa 

Punto de Vista jaialdia doan Nafarroako Gazte Txartelarekin!

Tumatxa Gazteak Dokumentalak gustuko badituzu, adi! Aurten ere, Nafarroako Europako Gazte Txartelak eta Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiak elkarlanean segitzen dute, gazteei jaialdiko saioetara dohainik joateko aukera eskaintzeko. Ekimen hau Nafarroan bizi diren Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrendako, baita bertze autonomia erkidego edo Europako herrialde bateko gazte txartela dutenendako ere bada. Guztira, 250 kode banatuko dira. Kode… Irakurri gehiago
1 … 4 5 6 7 8 … 10