“Nirea zinema da!”: zinemaz mukuru Iruñeko Gaztediaren Etxean

Tumatxa Gazteak

Zinema gustuko baduzu, adi! Iruñeko Gaztediaren Etxea zinema giroz beteko da otsailaren 20tik martxoaren 16ra, “Nirea zinema da! Lo mío es el cine!” zikloarekin.

Egitarauak proiekzioak, lehiaketak, topaketak eta film laburren aurkezpenak nahastuko ditu, giro sortzaile eta parte-hartzailean.

Aurtengo berrikuntzetako bat izanen da “Luces, Premios… ¡Acción!” kiniela. Gazteek Goya eta Oscar sarietako irabazleak asmatu beharko dituzte, eta sari modura Golem Baiona eta Yamaguchi zinemetarako sarrera bikoitzak banatuko dituzte.

Lehiaketa 14 eta 30 urte arteko gazteendako izanen da. Parte hartzeko argibideak otsailaren 20an argitaratuko dituzte Udalaren sare sozialetan.

Zikloa aurkezteko ekitaldian izan ziren Mikel Armendáriz Barnechea Gazteriako zinegotzia, Lucía Iraburu García zinemagilea eta Ana Setuain Irujo, NIFF Gazte Laburra sariko irabazlea.

Programazioaren barrenean, #CineTag zikloko proiekzioak ere izanen dira. Otsailaren 21ean “Lazzaro Feliz” emanen dute, eta martxoaren 7an “Doce hombres sin piedad”. Bi filmak jatorrizko bertsioan izanen dira, 18:00etan, eta sarrera dohainik.

Otsailaren 26an, berriz, “El Corto Joven” tailerretako lanak erakutsiko dituzte.

Eta zinema barrutik ezagutu nahi duenak aukera berezia izanen du otsailaren 27an: egun horretan hasiko dute “Maya” film laburraren grabazioa, eta figurante modura parte hartzen ahalko da.

Martxoan ere topaketak izanen dira zinemaren munduko profesionalekin. “#Cafeteando con gente de cine” saioetan ariko dira, bertzeak bertze, Belén Galindo Lizaldre, Manuel J. Lacasa, Iñigo Gómez Fernández eta Iván Miñambres Urquijo.

Zikloari amaiera emanen dio martxoaren 16ko gala bereziak. Han sariak banatuko dituzte eta hainbat film labur proiektatuko dituzte, tartean “Kontxi” eta “La travesía”.

Zinema maite baduzu edo kamera gibeleko mundua ezagutu nahi baduzu, aste hauetan plan franko izanen dituzu Iruñean.

Informazio gehiago:
www.pamplona.es/eu

Erlazionatutako sarrerak