Zinema 2 eurotan Europako Gazte Txartelarekin!

Tumatxa Gazteak

Albiste ona zinemazaleendako! 2023ko martxoaren 1etik, Nafarroako Filmoteka Nafarroako Europako Gazte Txartelaren programako kolaboratzaile da, eta horri esker, txartelaren titularrek deskontua dute sarreretan.

Hemendik aitzina, ohiko saioetako 3 euroko sarrerak 2 eurotan eskuratzen ahal dira.

Deskontua baliatzeko, beharrezkoa da Europako Gazte Txartelaren titularra izatea.

Gainera, deskontua online erabiltzeko aukera ere bada, kode berezi baten bidez.

Kode-deskontua eskatzeko epea:
2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte.

Kode hori online erosketetan erabiltzen ahal da, Filmotekako programazioko filmak merkeago ikusteko.

Bestalde, Nafarroako Europako Gazte Txartelaren aplikazioaren bidez, gustuko dituzun jarduerak gogokoetan gordetzen ahal dituzu. APPa Android eta iOS sistemetarako dago erabilgarri.

Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko:
carnejoven@navarra.es
www.juventudnavarra.es/eu

Film onak gustuko badituzu, aukera ederra da Filmotekako programazioa merkeago ikusteko.

Erlazionatutako sarrerak