Psikologia Tumatxa! 

Osasun mentala hobetzeko tailerrak

Batzutan ez zaude ondo eta ez dakizu zer gertatzen zaizun. Edo antsietatea duzu eta ez dakizu nola eraman. Edo bestela triste zaude eta ez dakizu zergatik. Emozio horiek eta orokorrean zure osasun mentala kudeatzen ikasteko tailerrak antolatu dituzte Gasteizko Udaleko Gazteria Sailekoek. Tailerrak urriaren 15ean hasi eta abenduaren 17an bukatuko dira. Doakoak dira eta Interneten aurki dezakezu izena emateko informazioa. Irakurri gehiago
Nafarroa Tumatxa! 

Balu eta Udatxo artista gazteek sortu dute 2025eko Azokaren kartela

Balu eta Udatxo artista gazteek sortu dute Durangoko Azokaren 2025eko edizioa iragarriko duen kartela. Hartzea ematea DA! lelopean ospatuko da Azoka 59. urtez, abenduaren 5etik 8ra. Hain zuzen ere, leloak adierazten duen ideia irudikatu nahi izan dute kartelaren egileek. Aurtengo kartela erabat berritzailea da. Batetik, bi artistaren arteko elkarlanetik sortu da. Horrez gain, sorkuntza-prozesu bereziaren emaitza da: geruza ugariko artelan… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Nafarroa Tumatxa! 

Nafarroa hasi da 2025-2028 Gazte Estrategia prestatzen

2024-9-20 Nafarroa jada hasi da 2025-2028 Gazte Estrategia prestatzen. Gazteriaren Institutua prozesu bat abiatu du gazteon beharrak eta ideiak jasotzeko. Estrategia honek gazteon ongizatea, enplegua, etxebizitza, berdintasuna eta aisialdi osasuntsua bezalako gaiak hobetzeko bidea izango da. Alfaro lehendakariordeak nabarmendu du estrategia hau gazteekin batera egingo dela, Ezer ez gazteentzat gazterik gabe” lelopean. Horregatik, inkestak, mahai territorial eta sektorialak, eztabaida taldeen… Irakurri gehiago
Aisialdia Tumatxa! 

Udako aisialdi-programa Irunen

Uda honetan gozatzeko ekintza-egitarau interesgarria antolatu du Irungo Udalak. Konekta Uda programa 18 urtetik gorako gazteei zuzenduta dago eta hainbat aukera eskaintzen du uztailean zehar. Hona egitaraua: Uztailak 5: PADELUztailak 6: KAYAK + SNORKELUztailak 13: LASER TAGUztailak 20: BARRANKISMO Uztailak 27: UR MOTORRAK (plazak agortuak‼️) Irakurri gehiago
2024ko Musika Nobedadea Musika Tumatxa! 

Akelaia (Plataforma Tour)

Akelaia du izena Oihana Rodríguez Zumaiako artista gaztearen proiektuak. Teklatu-jotzailea eta eskarmentu handiko musikaria da, hainbat proiektutan parte hartu baitu orain arte. Donostiako Kontserbatorioan piano klasikoa ikasi eta gero konposizio ikasketak egin zituen Musikenen. Bakarkako lehen proiektua aurkezte ari da, ‘Ondoloin’ izenburuko albuma. Diska honetan pop-musikatik metal-musikaraino doazen estiloak aurkitu daitezke, besteak beste, soinu indartsu eta elektroniko bereizgarriarekin bat eginda.… Irakurri gehiago
Tumatxa! 

Agenda Irekia

Agenda kolaboratibo bat sortzen ari gara, eta asko gustatuko litzaiguke zure ideiak izatea, are hobeto egiteko. Ba al duzu iradokizunik Euskadiko gazte eta nerabeen munduarentzat? Zure iritzia oso garrantzitsua da guretzat! Partekatu zure ideiak Agenda Kolaboratiborako! Mesedez, bidali zure proposamenak eta iruzkinak helbide honetara: tumatxa@tumatxa.eus Irakurri gehiago
Arte Bekak Gazteentzako baliabideak Hemeroteka Tumatxa! 

Getxoarte egonaldi bekak 2024

Uztailaren 15era arte zabalik egongo da Getxoarte egonaldi beken 2024ko edizioa. Getxoko Kultur Etxeak bultzatutako ekimen horren bitartez ikerketa eta ekoizpen artistiko garaikidea bultzatu nahi dute. Bide batez, sortzaile, profesional eta herritarren arteko elkarreragitea sustatu nahi da. Deialdiaren bosgarren edizioan hiru beka emango dira, horietako bakoitza 5.000 eurokoa. Deialdi honetara praktika garaikideen lan eta proiektu argitaragabeak aurkez daitezke. Banakakoak zein… Irakurri gehiago
1 … 6 7 8 9 10 … 14