Egin jauzi teknologiaren sektorera! 💻

Tumatxa Gazteak

30 urtetik beherakoa bazara, Bizkaian bizi bazara, Lanbiden izena emonda badaukazu eta lan bila bazabiltza, aukera interesgarria daukazu eskura!

Bizkaiko Foru Aldundiak, Barakaldoko Merkataritza eta Hiri Enpresen Elkarteagaz (ACE) batera, Laneratzen Laguntzeko Programa jarri du martxan, informazio sistemen kudeaketaren arloan trebatzeko.

Ibilbideak 700 ordutik gorako prestakuntza eskaintzen du, IFCD0211 profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko, gaitasun tekniko eta digitalak lantzeko eta lan-merkatuan sartzeko orientazioa eta bitartekaritza jasotzeko. Bardintasunaren inguruko prestakuntzea be jasoko dau.

Azaroaren 10etik 2027ko maiatzaren 20ra egingo da, astelehenetik barikura, 09:00etatik 15:00etara, Barakaldon.

💯Prestakuntza guztiz diruz lagunduta dago, eta kontratazino-konpromisoa dauka.

Izena emoteko azken eguna azaroaren 9a da!

Eman izena Bizkaiko Gazte Atarian.

Erlazionatutako sarrerak