2023ko musika nobedadeak Musika 

Eire: Zauriren bat bistan

Eire Maiak eta Eire Salegik osatzen dute Eire taldea. ‘Zauriren bat bistan’, pop elektronikoz betetako debuteko lana aurkeztu dute. Euren logelan sortzen dituzte abestiak elkarlanean. Maiak konposatu eta Salegik ekoizten ditu, Kantuz kantu joan dira osatzen EPa, sormen askatasunetik, gustoko dituzten genero eta soinu ezberdinetara hurbilduz. Hurbiletik jarraitu beharreko proiektua. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Audience

Audience taldea 2000ko hamarkadan sortu zen eta geroztik izugarri gustatu zaigu urte hauetan zehar jorratzen duen sustrai amerikarreko rock&rolla. 2023. urtean, ‘B. D. Berrikusia’, Bob Dylanen omenezko albuma. Diskoa osatzen duten itzulpenak Xabier Paya bertsolari eta itzultzailearenak dira. Bertan, Duluth-eko bardoaren etapa ezberdinetako bederatzi abestiren egokitzapen dotoreak biltzen dira. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

‘Traganarru’ (Rukula)

Rukula taldeak estudioko hirugarren diskoahttps://rukula.bandcamp.com/album/rukula argitaratu du 2023an. ‘Traganarru’ du izena eta, aurrekoak bezala, rock instrumentala oinarri duen koktel dantzagarri eta erotzat jo daiteke. Taldea 2014an sortu zen eta orain arte Andoaingo Garate estudioan grabatu ditu lan guztiak, Martxel Arkarazo soinu teknikari eta taldekidearen aginduetara. Online entzun eta zuzenean ikustea gomendatzen dizugu! Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Erroka, elektrofolk

Erroka taldearen disko interesgarria utzi digu 2023an. Taldearen izena darama lanak, Alemanian eta Euskal Herrian grabatutako hamalau abestiz osatuta dago eta bost urteko sormen eta ikasketa prozesuaren emaitza da. Iker de las Heras eta Manex Pagola musikariek osatzen dute Erroka taldea, biak Hernanin jaioak. Akordeoia eta biolinaren laguntzaz lurralde ezberdinetako musika jotzen dute elektronikarekin nahastuta. Musikalki ‘elektrofolk’ bezela definitzen dituzte… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika Tumatxa! 

Modus Operandi

Modus Operandi taldeak estudioko hirugarren lana kaleratu du 2023an. Izenburu bikoitza du: “Atzo / Gaur”. “Atzo” abestiak Euskal Herriko lehen mailako taldeen abesti mitikoen bost bertsio ditu eta abesti bakoitzak kolaborazio berezia izango du. Bertsio bakoitzak lankidetza berezia du. “Gaur” gaur egungo rock eta pop alaitsua da. Iñaki Ortiz de Villalba Betagarri taldeko abeslari ohiaren proiektua da. 2023ko euskal musikaren… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika Tumatxa! 

Ezta Ilen

Ezta Ilen taldeak estudiko lehen grabazioa argitaratu du 2023. urtean. ‘Ezta Ilen’ deituriko lehen lana kaleratu zuten otsailean formatu digitalean eta aurreko irailean LP formatuan. Punk ilun eta post punk doinuetara hurbiltzen da Ander San Martin gitarjoleak, Sergio Devesa bateriajoleak eta Aritz Aranburu ‘Tarran’ baxujole eta abeslariak taldea. Ezta Ilen 2022. urtean Zaldibarren sortutako hirukotea da. Ander San Martin gitarjoleak,… Irakurri gehiago
1 2 3 … 8