2023ko musika nobedadeak Musika Tumatxa! 

‘Mapa eta lurraldea’ (Mamu)

Mamu, Bilboko estoldetatik datorren hardcore laukotea da. ‘Mapa eta lurraldea’ debuteko lana argitaratu dute 2023an, zazpi kantuz osatutako lan indartsua. Besteak beste Raust, Sen Horx, Ukabila, eta bereziki Haxotz taldeetan ibilitako musikariak dira Luzu, Alex, Txira eta Jokin, taldeko lau kideak. Santutxutik hasi dute Euskal Herri osorako erasoa, benetan interesgarria iruditu zaigun bilduma batekin. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika Tumatxa! 

Mocker’s

2010. urtean Durangon sortutako rock hirukotea da Mocker’s. Jon Garcíak (Baxua eta ahotsa), Asier Eliasek (Bateria) eta Ritxi Blancok (Gitarra) osatzen duten proiektuak hard rock psikodelikoa, progresiboa eta alternatiboa jorratzen dute: Izatearen inguruko letra existentzialistek beraien proposamen artistikoa borobiltzen dute. 2023an estudioko laugarren lana aurkeztu dute, ‘Argi Egin’ izenburukoa. Mocker’s taldearen rock espazial eta konplexua izugarri gustatu zaigu. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika Tumatxa! 

Tooth

2009an Gernikan sortutako post-hardcore taldea da Tooth. 2012an atera zuten lehen lana. Ondoren etorri ziren ‘Bi’ eta ‘Amaierarik ez…’. 2023an, berriz, ‘Errautsetatik indartsua kaleratu dute, hainbat zigiluren laguntzarekin: (xCementeriox (EUS), Cosmic Tentacles (EUS), Iparragirre Records (EUS) eta Sounds Like Sunday (GZ)). Hurbiletik jarraitzeko moduko taldea da zalantzarik gabe.. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika Tumatxa! 

Esanezin: Erretratu bat

Esanezinen du izena Ianire Aranzabe kantari eta konpositorearen proiektuak. Txikitatik izan zuen musikarekiko grina eta 2023an aurkeztu du bere ametsak eta barne mundua islatzen dituen ‘Erretratu bat’ izenburuko debuteko lan bikaina. Pop doinu dotoreak, ahots lehun bezain aderazkorra. Hurbiletik jarraitu beharreko artista gaztea. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika Tumatxa! 

Ibil bedi: Goldea

2023an argitaratutako ‘Goldea’ album luzearekin, Ibil Bedi taldea nolabaiteko heldutasunera iritsi dela esan daiteke. “Goldeak lurra iraultzen du, aurreko landaketatik geratzen den guztia erauziz landaketa berri bat eman dadin“, halaxe azaltzen du taldeak ideia hori diskoaren aurkezpena egiterakoan. Diskoak biltzen dituen hamar abestiak oso modu desberdinean sortu eta ekoitzi dela esan genezake. Hainbat geruza gehitu dizkiete horietako guztiei: gitarra distortsionatuak… Irakurri gehiago
1 … 8 9 10 11 12 … 14