2023ko musika nobedadeak Musika 

Eire: Zauriren bat bistan

Eire Maiak eta Eire Salegik osatzen dute Eire taldea. ‘Zauriren bat bistan’, pop elektronikoz betetako debuteko lana aurkeztu dute. Euren logelan sortzen dituzte abestiak elkarlanean. Maiak konposatu eta Salegik ekoizten ditu, Kantuz kantu joan dira osatzen EPa, sormen askatasunetik, gustoko dituzten genero eta soinu ezberdinetara hurbilduz. Hurbiletik jarraitu beharreko proiektua. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika Tumatxa! 

Jabi Patxon eta Kofradia Rock

‘Iraganaren ideiak’ du izenburu Jabi Patxon eta Kofradia Rock taldearen estudioko hirugarren lanak. Sei abestiz osatutako EPa dugu folk rock dotorea jorratzen duen proiektu musikalaren emaitza berria. Jabi Patxon, Cesar Tejada, Asier Olabarrieta eta Fakundo Amador musiariek osatzen dute banda. Jabi Patxon (Lekeitio 1970) bakarlari moduan aritu izan da 2010 urtetik 2020ra, bidean hiru lan kaleratu dituela. 2021.urtean Cesar, Asier… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika Tumatxa! 

Ayra Starr

Ayra Star dugu Afropop-aren ‘it-girl’ (neska estilosoa) berria. 2021an kaleratu zuen lehen albuma, ‘19 & Dangerous‘, maitasun toxikoei buruzko bilduma aparta. 20 urte besterik ez dituen arren, nolabaiteko heldutasuna adierazten dute Ayra Starr-en testuek eta ahotsak. Hari entzunda, beterano baten aurrean gaudela pentsa dezakegu. Hurrengo urteetan hurbiletik jarraitu beharreko artista gaztea. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Audience

Audience taldea 2000ko hamarkadan sortu zen eta geroztik izugarri gustatu zaigu urte hauetan zehar jorratzen duen sustrai amerikarreko rock&rolla. 2023. urtean, ‘B. D. Berrikusia’, Bob Dylanen omenezko albuma. Diskoa osatzen duten itzulpenak Xabier Paya bertsolari eta itzultzailearenak dira. Bertan, Duluth-eko bardoaren etapa ezberdinetako bederatzi abestiren egokitzapen dotoreak biltzen dira. Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Kuma No MotorHitz

Baionako Kuma No Motor taldeak ‘Baiona zikina’ izenburuko bigarren diskoa kaleratu du 2023an. Hitz politiko eta sozialak erabili ditu Iban kantaria buru duen hirukoteak. geldikeria eta etsipena gogorki kritikatuz, baina baita beldurrak eta gogo iluntasuna aipatuz ere. ‘Baiona zikina’ kantuak ematen dio izena lanari. Abesti horrek mezu hau sinbolizatzen du: taldekideen barne hersturak azaleratzen dituen hiri iluna da hau, baina… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

‘Traganarru’ (Rukula)

Rukula taldeak estudioko hirugarren diskoahttps://rukula.bandcamp.com/album/rukula argitaratu du 2023an. ‘Traganarru’ du izena eta, aurrekoak bezala, rock instrumentala oinarri duen koktel dantzagarri eta erotzat jo daiteke. Taldea 2014an sortu zen eta orain arte Andoaingo Garate estudioan grabatu ditu lan guztiak, Martxel Arkarazo soinu teknikari eta taldekidearen aginduetara. Online entzun eta zuzenean ikustea gomendatzen dizugu! Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika 

Erroka, elektrofolk

Erroka taldearen disko interesgarria utzi digu 2023an. Taldearen izena darama lanak, Alemanian eta Euskal Herrian grabatutako hamalau abestiz osatuta dago eta bost urteko sormen eta ikasketa prozesuaren emaitza da. Iker de las Heras eta Manex Pagola musikariek osatzen dute Erroka taldea, biak Hernanin jaioak. Akordeoia eta biolinaren laguntzaz lurralde ezberdinetako musika jotzen dute elektronikarekin nahastuta. Musikalki ‘elektrofolk’ bezela definitzen dituzte… Irakurri gehiago
1 2 3 … 9