2023ko musika nobedadeak Musika Tumatxa! 

Jabi Patxon eta Kofradia Rock

‘Iraganaren ideiak’ du izenburu Jabi Patxon eta Kofradia Rock taldearen estudioko hirugarren lanak. Sei abestiz osatutako EPa dugu folk rock dotorea jorratzen duen proiektu musikalaren emaitza berria. Jabi Patxon, Cesar Tejada, Asier Olabarrieta eta Fakundo Amador musiariek osatzen dute banda. Jabi Patxon (Lekeitio 1970) bakarlari moduan aritu izan da 2010 urtetik 2020ra, bidean hiru lan kaleratu dituela. 2021.urtean Cesar, Asier… Irakurri gehiago
2023ko musika nobedadeak Musika Tumatxa! 

Ayra Starr

Ayra Star dugu Afropop-aren ‘it-girl’ (neska estilosoa) berria. 2021an kaleratu zuen lehen albuma, ‘19 & Dangerous‘, maitasun toxikoei buruzko bilduma aparta. 20 urte besterik ez dituen arren, nolabaiteko heldutasuna adierazten dute Ayra Starr-en testuek eta ahotsak. Hari entzunda, beterano baten aurrean gaudela pentsa dezakegu. Hurrengo urteetan hurbiletik jarraitu beharreko artista gaztea. Irakurri gehiago
Tumatxa! 

Gaming Zone (Bilbao Gazte)

Gaming mundua gustuko baduzu, etzazu galdu Bilbao Gazte programak 2023ko Gabonetan eskaintzen dizun aukera. Gaming Zone antolatu dute urtarrilaren 2tik 2ra bitartean, bide-jokoen zale guztiek elkartzeko lekua izan dezaten. Animatu eta eman izena! Urtarrilaren 2tik 4ra. 11:00-14:00 eta 17:30-20:30. Bideojokoen gunea. Prezioa: 6€. Lekua: Sala Konekta. Irakurri gehiago
Ikerketak-Inkestak Inteligentzia artifiziala Nafarroa Teknologia Tumatxa! 

Nafarroako gazteek adimen artifiziala erabiltzen dute eguneroko zereginetarako, prestakuntzarako eta lanetarako

Nafarroako gazteek adimen artifiziala erabiltzen dute eguneroko zereginetarako, prestakuntzarako eta lanetarako, INJren ikerketa baten arabera Gazteek adimen artifiziala erabiltzen dute eguneroko lanak eta ikasketak eta lanak hobetzeko, baina beldur dira tresna horrek ez ote duen enplegua galduko, gizartea deshumanizatuko eta kontrol soziala eta zaintza izango. “Nafarroako Gazteen Adimen Artifizialaren eta Interakzioen Eraikuntza Sozial eta Sinbolikoa” azterlanetik ateratzen diren ondorio nagusiak… Irakurri gehiago
Lehiaketak Musika Tumatxa! 

Musikari gazteek dagoeneko eman dezakete izena “VILLASOUNDBILBAO”-ren V. edizioan

Bilboko Udalak “V. VillaSoundBilbao (VSB)” jaialdian izena emateko epea ireki du gaur. Jaialdiaren helburua da musikari gazte emergenteak (16-35 urte) bultzatzea eta laguntzea. Interesdunek otsailaren 13ra arte dute eskabidea egiteko, web-orri honetan: www.bilbao.eus/bilborock. Epaimahai batek Bilborock aretoan 4 kontzertutan joko duten 12 talde hautatuko ditu. Aukeratutako bandek prestakuntza-programa batean parte hartuko dute, eta batek 4 kontzertuko bira bat egingo du… Irakurri gehiago
Tumatxa! 

Inner-en Arrakala: barrutik ateratako pop rock iluna

Gernika-Lumon sortutako Inner laukoteak bere lehen disko luzea kaleratu du: Arrakala. 2025eko euskal albumik onenen artean sartzeko moduko lana da, emozioz betea eta benetakoa. Taldeak pop rock eta emo kutsuko doinu ilunak lantzen ditu, barru-barruan daukaguna kanpora ateratzeko asmoz. Proiektuaren hastapenak 2020ko pandemian daude, Fidal eta Edorta lagunak gitarra akustikoekin elkartzen hasi zirenean. Ideiek indarra hartu zutenean, Musa eta Remen… Irakurri gehiago
2024ko Musika Nobedadea Nafarroa Tumatxa! 

‘Erre’, Albina Stardust-en single berria

Albina Stardust abeslaria ‘Erre’ single berriarekin bueltan da, Alejandro Pardok eta Asier Mendinuetak grabatutako bideoklip indartsu batez lagunduta. “Erre” bi munduetako onena nahasten duen abestia da: folklorea eta elektronika, tradizioa eta trabestismoa. Abestiak salatzen du tradizioaren erabilera pertsona disidenteok jasaten ditugun erasoak justifikatzeko eta aldarrikatzen du nekatuta gaudela eta ez garela gehiago isilduko. Gainera, ‘Erre’ euskaraz idatzita eta interpretatuta dago… Irakurri gehiago
Tumatxa! 

Kai Nakai: ‘Gaupasa’ (2024)

Kai Nakai (Iratxa Aguilera, Gasteiz 1996) abeslari eta konpositoreak estudiko bigarren album luzea kaleratu du, ‘Gaupasa’ (2024) izenburupean. Euskaraz idatzitako zortzi abesti biltzen ditu lan berriak, besteak maitasuna, ahalduntzea eta bizitzaren ospakizunarekin lotutako gaiak jorratzen dituztenak. bezalako gaiak jorratuz. Ohi bezala, musika urbanoa, elektronika eta pop-a uztartzen ditu Kai Nakai. Horrez gain, nazioarteko zortzi izarren kolaborazioak biltzen ditu albumak: Manuva,… Irakurri gehiago
Formakuntza Nafarroa Tumatxa! 

Inpaktu Ekintzailetzari buruzko modulua Nafarroan

70 gaztek parte hartu dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) “sortuz ikasteko” inpaktu-ekintzailetzari buruzko modulu batean. Sei unibertsitatetako eta LHko bost ikastetxetako ikasleak, langileak eta lan bila dabiltzanak bildu dira jardunaldian. Europar Batasunak Erasmus+ programaren bidez finantzatutako ekimen bat da, eta haren helburua da ekintzailetzako eta berrikuntzako prestakuntza-eredua aldatzea, eta haren gizarte- eta ingurumen-onurak ere kontuan hartzea. 18 eta 30 urte… Irakurri gehiago
1 … 5 6 7 8 9 … 14