Getxoarte egonaldi bekak 2024

Uztailaren 15era arte zabalik egongo da Getxoarte egonaldi beken 2024ko edizioa. Getxoko Kultur Etxeak bultzatutako ekimen horren bitartez ikerketa eta ekoizpen artistiko garaikidea bultzatu nahi dute. Bide batez, sortzaile, profesional eta herritarren arteko elkarreragitea sustatu nahi da. Deialdiaren bosgarren edizioan hiru beka emango dira, horietako bakoitza 5.000 eurokoa.

Deialdi honetara praktika garaikideen lan eta proiektu argitaragabeak aurkez daitezke. Banakakoak zein kolektiboak izan daitezke.Getxoko kolektibo zehatzekin lan-dinamikak integratu beharko dituzte, azken urteotan Getxoarteko Bitartekaritza eta Egonaldi Programak bultzatu baitu horrelako ekimenak.

Aukeratutako proiektuek bost hilabeteko iraupena izango dute, 2024ko uztailaren 1etik abenduaren 1era. Romo Kultur Etxean garatu beharko dira. Partehartzaileei derrigorrezko tutoretza-ordu multzoa esleituko zaio, Kultur Etxeak hautatutako profesionalek gidatuta.

Parte hartzeko: Getxo Kulturaren web orrira jo.

Erlazionatutako sarrerak