Aisialdia Nafarroa Tumatxa! 

2026ko NGJE Sariak: Gazteen aisialdia ospatuz

Tumatxa Gazteak Aisialdia ikaskuntza eta gizarte-konpromiso bihurtzen duen proiektu baten parte izan nahiko zenuke? Nafarroako Gazte Ekintzen Eskolaren (NGJE) sarien seigarren edizioan, hezkuntza ez-formalean garatutako ideia berritzaileenak saritu dituzte. 600 euroko lehen saria Patricia Villanuevak jaso du, Huarteko Ugazte elkartean garatutako Sokalagun proiektuaren memoriagatik. Ingurunea testuinguruan kokatzeko eta jarduerak planifikatzeko erakutsi duen gaitasuna erabakigarria izan da saria eskuratzeko. 400 euroko… Irakurri gehiago
Komikia Lehiaketak Nafarroa 

Klask Komiki Lehiaketa: sortu eta hausnartu

Tumatxa Gazteak Komikiaren bidez gai sozial bati buruz hausnartu eta zure sormena erakusteko aukera zabaldu du Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI). Klask Komiki Lehiaketaren helburua gazteen sormena bultzatzea eta berdintasunean eta errespetuan oinarritutako harremanak sustatzea da, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte baten alde. Lehiaketa 14 eta 22 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, Nafarroan bizi badira edo Gazte Txartela badute. Lanak euskaraz… Irakurri gehiago
Aisialdia Berdintasuna Feminismoa Nafarroa 

Jaietan, onena errespetua da beti

Udako festak gozatzeko dira, eta hori gogorarazi nahi du Nafarroako Gobernuak martxan jarri duen “Jaietan, planik onena errespetua da beti” sentsibilizazio-kanpainak. Gazteei bereziki zuzendutako ekimen honek helburu argia du: errespetua, adostasuna eta tratu ona jaietako giroaren oinarri izatea. Kanpainaren irudian, selfie bat ateratzen ari den gazte-kuadrilla ageri da, eta bi mezu zabaldu nahi ditu: «Mugak onartzearen plazeraz gozatu» eta «Gauza… Irakurri gehiago
Dantza Diru-Laguntzak Nafarroa 

Baluarteko denboraldiaz gozatu Gazte Txartelarekin

Tumatxa Gazteak Musika, dantza eta opera gustuko badituzu, Nafarroako Europako Gazte Txartelak aukera bikaina eskaintzen dizu. Fundación Baluarte Gazte programari esker, 2026-2027 denboraldiko ikuskizunez prezio berezietan gozatzen ahal izanen duzu. 12 ikuskizuneko gazte abonua eskuragarri dago B eremuan 128 euroan eta C eremuan 98 euroan. Gainera, sarrera solteek %20ko deskontua dute denboraldi osoan, eta ikuskizuna baino azken hiru egunetan %70eko… Irakurri gehiago
Bekak Nafarroa 

Nazioarteko praktikak egiteko bekak zabalik daude Nafarroako gazteendako

Tumatxa Gazteak Munduan lehen lan-esperientzia lortu nahi duten gazteendako aukera interesgarria zabaldu du Nafarroako Gobernuak. 18 eta 30 urte bitarteko nafarrek, unibertsitateko gradua edo Goi Mailako LHko titulua badute, Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan sei hilabeteko praktikak egiteko beka eska dezakete. Bekaren helburua da nazioarteko esperientzia profesionala erraztea, enpresetan, ikerketa-zentroetan, GKEetan, enbaxadetan edo merkataritza-ganberetan praktikak eginez. Gainera, bekak egonaldia, bidaia, bisatuak… Irakurri gehiago
Lehiaketak Literatura Nafarroa 

Egile berriendako euskarazko literatura lehiaketa martxan da

Idazle gazteen interesekoa izan daitekeen deialdia zabaldu du Iruñeko Udalak. Egile berriendako euskarazko XXXVI. Literatura Lehiaketaren bidez, euskarazko literatura-sorkuntza sustatu eta idazle hasiberriei beren lanak ezagutarazteko aukera eman nahi zaie. Lehiaketan parte har dezakete Nafarroan jaio edo bizi diren egile berriek. Lanek euskaraz, jatorrizkoak eta argitaragabeak izan behar dute, eta gai librea izanen dute. Egile bakoitzak lan bana aurkez dezake… Irakurri gehiago
Aisialdia Nafarroa 

Nafarroako gazteen uda, ezagutu ezazu!

Udaberri honetan abentura ahaztezinak bizitzeko prest? Nafarroako Gazteriaren Institutuak dena prestatuta dauka, goza dezazun. 3.300 plaza baino gehiago eta 400.000 euro baino gehiagoko aurrekontuarekin, eskaintza ezin hobea da. Begoña Alfaro presidenteordeak adierazi duenez, ez da soilik dibertsioa, baizik eta autonomia eta berdintasuna bezalako balioak sustatzea. Aurten, nobedade nagusia “Aventuras exprés” dira. 20 euroren truke, 14 eta 30 urte bitarteko gazteek… Irakurri gehiago
Berdintasuna Elkartasuna - Lankidetza Nafarroa 

Ikasi gorroto-diskurtsoei aurre egiten uda honetan!

Gorroto-diskurtsoak hobeki ulertu eta pentsamendu kritikoa garatu nahi duzu? Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) aukera paregabea eskaini du udako ikastaro baten bidez. Prestakuntza hau Nafarroako GGKEen Koordinakundearekin eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin (NUP) elkarlanean antolatu da, eta gizarteratzea, desinformazioaren aurkako lana eta bizikidetza izan ditu ardatz. Txema Burgaleta NGIko zuzendari kudeatzaileak nabarmendu du gazteendako kalitatezko prestakuntza-esparruak eskaintzea ezinbertzekoa dela gaur egungo erronkei… Irakurri gehiago
Elkartasuna - Lankidetza Nafarroa 

Nafarroak gazteen ahotsa indartuko duen lege berria badu

Tumatxa Gazteak Hemendik aitzina, Nafarroako gazteek babes handiagoa izanen dute gizarteko arlo guztietan parte hartzeko. Nafarroako Gobernuak onartutako Gazteriaren eta Belaunaldien Arteko Justiziaren Foru Legeak gazteek beren bizi-proiektua autonomiaz, askatasunez eta aukera berdintasunean garatzen lagundu nahi du, besteak beste, parte-hartzea, prestakuntza eta enplegua indartuz. Lege berriak 2011ko araudia ordezten du, eta berrikuntza garrantzitsuak ekartzen ditu. Lehen aldiz, belaunaldien arteko justizia… Irakurri gehiago
Aisialdia Nafarroa 

Uda abenturaz beteta Nafarroako Gazte Txartelarekin!

Tumatxa Gazteak Uda honetan ez duzu aspertzeko astirik izanen. Nafarroako Europako Gazte Txartelak abentura, kirola, natura eta sormena uztartzen dituzten jarduera ugari prestatu ditu gazteendako. Surf egiteko asteburuak, ur-jarduerak, mendi-abenturak, kartinga, urpekaritza edo doako tailerrak… aukera anitz izanen dituzu uda ahaztezina bizitzeko. Jarduera gehienek 20 euroko prezioa dute, hainbat tailer doakoak dira, eta izen-emateak zozketa bidez esleitzen dira. Gainera, jarduera… Irakurri gehiago
1 2 3 4 … 16