Aisialdia Berdintasuna Feminismoa Nafarroa 

Jaietan, onena errespetua da beti

Udako festak gozatzeko dira, eta hori gogorarazi nahi du Nafarroako Gobernuak martxan jarri duen “Jaietan, planik onena errespetua da beti” sentsibilizazio-kanpainak. Gazteei bereziki zuzendutako ekimen honek helburu argia du: errespetua, adostasuna eta tratu ona jaietako giroaren oinarri izatea. Kanpainaren irudian, selfie bat ateratzen ari den gazte-kuadrilla ageri da, eta bi mezu zabaldu nahi ditu: «Mugak onartzearen plazeraz gozatu» eta «Gauza… Irakurri gehiago
Berdintasuna Elkartasuna - Lankidetza Nafarroa 

Ikasi gorroto-diskurtsoei aurre egiten uda honetan!

Gorroto-diskurtsoak hobeki ulertu eta pentsamendu kritikoa garatu nahi duzu? Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) aukera paregabea eskaini du udako ikastaro baten bidez. Prestakuntza hau Nafarroako GGKEen Koordinakundearekin eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin (NUP) elkarlanean antolatu da, eta gizarteratzea, desinformazioaren aurkako lana eta bizikidetza izan ditu ardatz. Txema Burgaleta NGIko zuzendari kudeatzaileak nabarmendu du gazteendako kalitatezko prestakuntza-esparruak eskaintzea ezinbertzekoa dela gaur egungo erronkei… Irakurri gehiago
Berdintasuna Gazteentzako baliabideak Gipuzkoa Integrazioa 

Gaztematikak ikasturtea amaitu du gazteen foroarekin

Gipuzkoako gazteriaren etorkizuna interesatzen zaizu? Ekainaren 19an, Gaztematika sareak 2025-2026 ikasturtea amaitu zuen Donostiako Kirol Etxean izandako foro biziarekin. Bertan, Gipuzkoako haurtzaroa, nerabezaroa eta gazteria sustatzeko 86 profesional bildu ziren urteko balantzea egin eta etorkizuneko bidea zehazteko. Foroak, 2025-2026 planaren lorpen eta erronkak aztertzeaz gain, maiatzaren 20an izandako Gaztematika Foro Politikoaren ideiak eta ondorioak partekatzeko aukera eman zuen. Azken honetan,… Irakurri gehiago
Berdintasuna Bizkaia Gazteentzako baliabideak Integrazioa 

Ez galdu Mugire Txokoko bigarren gazte topaketea!

Tumatxa Gazteak 📣 Bizkaia Gazteak Mungialdea programaren eta “Zure Etorkizuna Eraikitzen” proiektuaren barruan, bigarren gazte topaketea egingo dabe datorren maiatzaren 26an, asteartean, Mugire Txokoan. ℹ️ Bertan, Mungialdeko atzerritar gazteentzat interesgarriak izan leitekezan hainbat gai jorratuko dira: baimenak erregularizetea, ikasketa tituluen homologazinoa eta EPAk eskaintzen dauzan hezkuntza zerbitzuak, besteak beste. 🌟 Aukera ederra izango da zalantzak argitzeko, orientazinoa jasotzeko eta zure… Irakurri gehiago
Berdintasuna Elkartasuna - Lankidetza Nafarroa 

Migratzaile gazteen %20k pairatu du diskriminazioa Nafarroan

Tumatxa Gazteak Nafarroako gazteen errealitatea gero eta anitzagoa da. Hala ere, “Gazteria eta migrazio mugimenduak” txosten berriak erakusten du migratzaile gazteen %20k diskriminazioa pairatu duela noizbait; bertako gazteen artean, berriz, ehunekoa %11koa da. Begoña Alfaro lehendakariordeak aurkeztutako azterlanaren arabera, gaur egun Nafarroako gazteen laurdena Espainiatik kanpo jaioa da, eta ia %30ek atzerrian jaiotako bi guraso ditu. Horrek agerian uzten du… Irakurri gehiago
Berdintasuna Elkartasuna - Lankidetza Nafarroa 

Gazteak Lankidetzan: 13 gazte nafar mundura abiatu dira

Tumatxa Gazteak Hemendik aitzina, Nafarroako gazteek aukera gehiago izanen dituzte gizarteko erabakietan parte hartzeko. Nafarroako Gobernuak onartutako Gazteriaren eta Belaunaldien Arteko Justiziaren Foru Legeak gazteek beren bizi-proiektua autonomiaz, askatasunez eta aukera berdintasunean garatzen lagundu nahi du, parte-hartzea, prestakuntza, enplegua eta emantzipazioa sustatuz. Lege berriak 2011ko araudia ordezten du, eta hainbat berrikuntza ekartzen ditu. Lehen aldiz, belaunaldien arteko justizia eta belaunaldien… Irakurri gehiago
Berdintasuna Ikerketak-Inkestak 

Berdintasuna garrantzitsua da (eta asko) euskal gazteriarentzat

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna balio partekatua da euskal gazteen artean. Gazteriaren Euskal Behatokia-ren arabera, 15 eta 29 urte bitarteko gazteen %85ek baino gehiagok uste du genero-berdintasuna gaur egungo gizartearen oinarrizko printzipioa dela. Hala ere, adostasun horrek errealitatearekin talka egiten du askotan. Gazte askok aitortzen dute desberdintasunak oraindik ere existitzen direla, batez ere soldatetan, zaintza-lanen banaketan eta lan-aukeretan. Balioen eta… Irakurri gehiago
Berdintasuna Ikerketak-Inkestak Osasun mentala Osasuna 

Gazteria eta genero-indarkeria: desagertzen ez den errealitatea

Genero-indarkeria oraindik ere gazte askoren bizitzan presente dago. Fad Juventud-eko Reina Sofía Zentroak egindako Gazteria eta Generoari buruzko 2025eko Barometroak erakusten du ez dela fenomeno isolatua, baizik eta harreman afektiboetan eta eguneroko inguruneetan txertatutako errealitatea. Datuek genero-arrakala argia uzten dute agerian. Bikote-harremanetan indarkeria pairatu duten emakume gazteen %44k osasun mentaleko arazoak izan dituela dio, eta gizonen artean portzentaje hori %19,6ra… Irakurri gehiago