Ikasi gorroto-diskurtsoei aurre egiten uda honetan!
Gorroto-diskurtsoak hobeki ulertu eta pentsamendu kritikoa garatu nahi duzu? Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI) aukera paregabea eskaini du udako ikastaro baten bidez. Prestakuntza hau Nafarroako GGKEen Koordinakundearekin eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin (NUP) elkarlanean antolatu da, eta gizarteratzea, desinformazioaren aurkako lana eta bizikidetza izan ditu ardatz.
Txema Burgaleta NGIko zuzendari kudeatzaileak nabarmendu du gazteendako kalitatezko prestakuntza-esparruak eskaintzea ezinbertzekoa dela gaur egungo erronkei aurre egiteko. Haren hitzetan, gorroto-diskurtsoak eta desinformazioa gizartearendako mehatxu dira, eta gazteek tresna praktikoak behar dituzte informazioa ikuspegi kritikoarekin aztertzeko.
Ildo beretik mintzatu dira Marian Pascual, Nafarroako GGKEen Koordinakundekoa, eta Begoña Pérez Eransus, NUPeko errektoreordea. Lehenak Europan gorroto-delituek izan duten gorakada azpimarratu du; bigarrenak, berriz, etorkizuneko profesionalak balio demokratikoetan eta pentsamendu kritikoan heztearen garrantzia nabarmendu du.
Ikastaroa Rubén Lasheras Ruiz irakasleak zuzendu du, eta parte-hartzaileek hitzaldi eta tailerren bidez gorroto-diskurtsoei eta desinformazioari aurre egiteko tresnak eta esperientziak partekatzeko aukera izan dute.
Informazio gehiago:
juventudnavarra.es
