Musika Nafarroa 

Joaquín Maya Musika Eskolak zabalduko du matrikulazio epea

Joaquín Maya Udal Musika Eskolak astelehen honetan irekiko du ikasle berriak apuntatzeko epea. Plazak zozketa bidez banatuko dituzte, eta izena emateko aukera izanen da maiatzaren 15era arte, eskolako webgunean edo 010 – 948 420 100 telefonora deituta. Eskolak 7 urtetik goitiko haur eta helduendako klaseak eskaintzen ditu, Iruñean erroldatuta daudenendako. Lehen urtean musika hizkuntza, abesbatza eta instrumentu eskolak izanen dituzte… Irakurri gehiago
Nafarroa Sexualitatea Tumatxa! 

Harreman osasuntsuak askatasunetik eraikitzen

Tumatxa Gazteak Nola eraiki harreman afektibo-sexual osasuntsuak, askatasunean, errespetuan eta berdintasunean oinarrituta? Galdera horri erantzuteko, 100 profesional baino gehiago bildu dira Iruñeko Gazte Etxean, sexu-osasunari eta gazteen ongizateari buruzko jardunaldi batean. Jardunaldiaren irekieran, Begoña Alfaro Nafarroako Gobernuko lehendakariordeak nabarmendu zuen gazteek beren harremanak beldurrik gabe eta presiorik gabe bizitzeko eskubidea dutela. Halaber, sare sozialek eta eduki digital batzuek harremanetan izan… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Kultura Nafarroa 

London City Ballet ikusteko deskontuak Nafarroako Gazte Txartelarekin!

Tumatxa Gazteak Dantza gustuko baduzu, aukera paregabea duzu London City Ballet konpainia ospetsua prezio merkeagoan ikusteko. Nafarroako Gazte Txartelaren titularrek —eta Nafarroan bizi diren bertze autonomia-erkidego edo Europako herrialdeetako gazte txartelen titularrek— 5 euroko deskontu zuzena izanen dute sarreran. Hogeita hamar urteko etenaldiaren ondotik, London City Ballet agertokietara itzuli da Christopher Marney zuzendariaren eskutik. Garai batean Sadler’s Wells areto ospetsuko… Irakurri gehiago
Nafarroa 

Sara Zozaya ariko da ostegun honetan Iruñeko Kantu eta Hitza zikloan

Sara Zozaya donostiarrak kontzertua eskainiko du ostegun honetan Iruñeko Kantu eta Hitza zikloan. Emanaldia 20:00etan izanen da Virgen de la O plazan, eta sarrera doakoa izanen da. Eguraldi txarra egiten badu, kontzertua Erraldoien Patioan paratuko dute, Kale Hutsak 72 helbidean. Gazte askorendako, Sara Zozaya euskal musikako ahots berezienetako bat bilakatu da azken urteotan. Bere estiloan nahasten dira lo-fi soinua, pop… Irakurri gehiago
Antzerkia Gazteentzako baliabideak Kultura Nafarroa 

Denboraren misterioan barrena: antzerkia eta deskontuak Nafarroako Gazte Txartelarekin

Tumatxa Gazteak Antzerkia gustuko baduzu, aukera ederra duzu Nafarroako Antzerki Eskolan ikuskizun berezi bat prezio merkeagoan ikusteko. Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrek —eta Nafarroan bizi diren bertze autonomia erkidego edo Europako herrialdeetako gazte txartelen jabeek— 5 euroko deskontu zuzena izanen dute sarreraren prezioan. Obrak 1919ko Ingalaterrara eramaten gaitu. Conway familiak alaba baten urtebetetzea ospatzen duen gau batek emanen dio hasiera… Irakurri gehiago
Antzerkia Gazteentzako baliabideak Nafarroa 

Denboraren misterioa eta deskontuak Gazte Txartelarekin

Tumatxa Gazteak Antzerki zaleendako proposamen interesgarria dator Nafarroako Antzerki Eskolara. Gainera, Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrek —eta Nafarroan bizi diren bertze autonomia erkidego edo Europako herrialdeetako gazte txartelen jabeek— 5 euroko deskontu zuzena izanen dute sarreraren prezioan. Istorioak 1919ko Ingalaterrara eramaten gaitu. Conway familia urtebetetze festa batean elkartzen da, Gerra Handiaren ondotik etorkizun oparo eta itxaropentsu bati begira. Baina J.… Irakurri gehiago
Antzerkia Gazteentzako baliabideak Nafarroa 

Denboraren misterioa eta deskontuak Gazte Txartelarekin

Tumatxa Gazteak Antzerki zaleendako proposamen interesgarria dator Nafarroako Antzerki Eskolara. Gainera, Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrek —eta Nafarroan bizi diren bertze autonomia erkidego edo Europako herrialdeetako gazte txartelen jabeek— 5 euroko deskontu zuzena izanen dute sarreraren prezioan. Istorioak 1919ko Ingalaterrara eramaten gaitu. Conway familia urtebetetze festa batean elkartzen da, Gerra Handiaren ondotik etorkizun oparo eta itxaropentsu bati begira. Baina J.… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Nafarroa 

Barre egiteko plana ingelesez Iruñean!

Tumatxa Gazteak Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularra bazara —edo Nafarroan bizi den bertze autonomia erkidego edo Europako herrialde bateko gazte txartelaren jabea—, 5 euroko deskontu zuzena izanen duzu sarreraren prezioan. Oraingo honetan, komedia eta ingelesa uztartzen dituen proposamen berezia dator Nafarroako Antzerki Eskolara. Ikuskizuna osorik ingelesez izanen da, eta protagonista Sergi Polo komediante saritua izanen da. Bere umore zorrotzarekin, eguneroko… Irakurri gehiago
Antzerkia Nafarroa 

Naturan, antzerkian eta teknologian: gazteendako 23 proiektu berri

Tumatxa Gazteak Gazteriaren Aurrekontu Parte-hartzaileen bidez, aurten 23 proiektu jarriko dira martxan Nafarroan, guztira 30.000 euroko aurrekontuarekin. Ekimenek sormena, parte-hartzea eta ongizatea sustatu nahi dituzte gazteen artean. Proposamenetako bat “Cuerpo-Raíz” da. Doneztebe/Santestebanen, emakumeendako topaketa antolatuko da, autoezagutza, natura eta landa-ingurunea uztartuz. Tailerrak, tokiko proiektuak ezagutzeko saioak eta kultur jarduerak izanen dira. Bestalde, “Kabaret Baztan-Bidasoa” ekimena Baztanera, Bortzirietara eta Malerrekara ailegatuko… Irakurri gehiago
Bidaiak Gazteentzako baliabideak Nafarroa Planak 

Doako aterpetxe txartela Nafarroako Gazte Txartelarekin!

Tumatxa Gazteak Bidaiatzea gustuko baduzu, adi! Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularrek aukera dute REAJ Aterpekide Txartela doan eskuratzeko. Sustapen hau 2019an abiatu zen, Gazte Txartelaren 30. urteurrena ospatzeko, eta gaur egun ere indarrean segitzen du. Helburua argia da: gazteen mugikortasuna eta bidaiatzeko aukerak erraztea. Txartel horrekin, Espainiako 300 aterpetxe baino gehiagoz eta munduko 90 herrialdetan dauden 4.000 aterpetxe baino gehiagoz… Irakurri gehiago
1 2 3 4 5 6 … 16