Elkartasuna - Lankidetza Nafarroa 

Nafarroako Gazteak Lankidetzan 2026: bizi nazioarteko boluntariotza esperientzia!

Tumatxa Gazteak Mundua ezagutu eta, aldi berean, beste pertsona batzuen bizi-kalitatea hobetzen lagundu nahi duzu? Nafarroako Gazteak Lankidetzan 2026 programak aukera hori eskaintzen dizu. Ekimenaren helburua da 18 eta 30 urte bitarteko gazteak nazioarteko lankidetza-proiektuetan parte hartzera bultzatzea, elkartasuna, herritartasun aktiboa eta kulturarteko ikaskuntza sustatuz. Parte hartzeko, Nafarroan jaioa edo gutxienez bi urtez erroldatuta egon behar da, eta 1996 eta… Irakurri gehiago
Dantza Gazteentzako baliabideak Kultura Musika Nafarroa 

Baluarteko denboraldia merkeago Gazte Txartelarekin!

Tumatxa Gazteak Nafarroako Europako Gazte Txartelaren titularra bazara, aukera bikaina duzu Baluarte Fundazioaren 2026-2027 denboraldiaz prezio murriztuan gozatzeko. Programak musika, opera, dantza eta ikuskizun handiak biltzen ditu, gazteentzako deskontu bereziekin. Gazte abonua eskuratzen ahal duzu 128 euroan (B eremua) edo 98 euroan (C eremua). Gainera, sarrera solteek %20ko deskontua dute salmenta-aldi osoan, eta ikuskizuna baino azken hiru egunetan %70eko deskontua… Irakurri gehiago
Elkartasuna - Lankidetza Nafarroa Tumatxa! 

Nafarroak indartu du bere presentzia gazte aterpetxeen sarean

I Albiste ona bidaiatzea maite duten gazteendako! Nafarroak bere presentzia sendotu du Gazte Aterpetxeen Espainiako Sarean (REAJ). Txema Burgaleta, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, berriz ere REAJko Batzorde Betearazleko kide hautatu dute. Horri esker, Nafarroak gazte mugikortasunaren eta aterpetxeen etorkizuneko estrategietan parte hartzen segituko du. Toledon egindako Batzar Nagusian, autonomia erkidegoetako gazteria arduradunak bildu ziren, gazte aterpetxeen sarearen etorkizunaz eta… Irakurri gehiago
Aisialdia Nafarroa Tumatxa! 

Nafarroan, festarik onena errespetuz bizitzen dena da

Tumatxa Gazteak Uda iritsi da, eta baita Nafarroako festak ere! Horregatik, Nafarroako Gobernuak “Nafarroan, plan onena errespetua da beti” kanpaina abiatu du. Helburua argia da: jaiak seguruak, askeak eta errespetuzkoak izatea pertsona guztiontzat. Kanpainak tratu ona, berdintasuna eta bizikidetza sustatu nahi ditu, eta gogorarazten du baimena, errespetua eta komunikazioa ezinbertzekoak direla edozein harremanetan, bereziki festa giroan. Ekimen hau Nafarroako Gobernuko… Irakurri gehiago
Ikastaroa Musika Nafarroa 

Izena eman Iruñeko Musika Ekintzailetza Ikastaroan!

Izena eman Iruñeko Musika Ekintzailetza Ikastaroan! Tumatxa Gazteak Musika gustuko baduzu eta zure proiektuak urrats bat harago eraman nahi badituzu, adi! Iruñeko Udalak antolatutako IV. Musika Ekintzailetza Ikastaroan izena emateko aukera zabalik dago. Ikastaroa bereziki dago pentsatua Iruñean erroldatutako gazteendako, eta helburua da musikaren mundua eta ekintzailetza uztartzea. Saioetan, parte-hartzaileek musika industriako profesionalen eskutik ikasiko dute nola funtzionatzen duen sektoreak:… Irakurri gehiago
Arte Diru-Laguntzak Nafarroa 

Iruñea: 12.000 euro gazte sortzaileendako

Tumatxa Gazteak Iruñeko Udalak dirulaguntza berriak abiatu ditu hiriko gazte artistei eta sortzaileei laguntzeko. Guztira, 12.000 euroko laguntza poltsa izanen da kultura eta sormen proiektuak bultzatzeko. Deialdia Gazteria Sailak kudeatzen du, eta hainbat diziplinatako proiektuak lagunduko dituzte: antzerkia, argazkilaritza, arte plastikoak, musika eta bertze sormen arlo batzuk. Dirulaguntzek jarduera artistikoak egiteko behar diren gastu batzuk estaltzen lagunduko dute. Horien artean… Irakurri gehiago
Arte erakusketa Nafarroa 

Leyre Arraiza-k ‘Muskoko’-n roncalesen jantzia berrasmatzen du

Leyre Arraizak ronkalesen jantzia berrasmatu du “Muskoko” erakusketan Tumatxa Gazteak Ronkalesen jantzi tradizionala historiaz eta sinboloz beteriko ondarea da, eta orain, Leyre Arraiza artista nafarrak ikuspegi berria eman dio “Muskoko” instalazio artistikoarekin. Erakusketa ekainaren 28ra arte ikusten ahalko da Zitadela Labekoan. Aurkezpenean izan zen Íñigo Gómez Eguíluz Iruñeko Kulturako zuzendaria ere. “Muskoko” hitzak mantillaren erdian jartzen den borla izendatzen du,… Irakurri gehiago
Nafarroa 

Kantu eta Hitza berriz heldu da, zazpi kontzertu txikirekin!

I Tumatxa Gazteak Iruñean berriz ere martxan paratuko dute “Kantu eta Hitza” zikloa, eta aurten ere euskarazko musikaz gozatzeko aukera ederra izanen da. Maiatza eta ekainean, guztira zazpi kontzertu eginen dituzte hirian. Lehen emanaldia izan ezik, gainerako guztiak O Andre Mariaren plazan izanen dira. Zikloari hasiera emanen dio Anarik, maiatzaren 8an, Civivox Pompelon. Kontzertu horretarako sarrerak 10 eurotan daude salgai… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Lana eta enprenditzaileak Nafarroa 

Iruñeko Udalak 2.000 euro arteko laguntzak gazte ekintzaileendako

Tumatxa Gazteak Iruñeko Udalak berriz ireki du gazte ekintzaileei zuzenduriko enpresa sorrera laguntzen deialdia. Dirulaguntzak 2025eko uztailaren 1etik 2026ko uztailaren 30era sortutako enpresa eta proiektuendako izanen dira. Deialdiak 60.000 euroko aurrekontua du, eta eskaerak banaka aztertuko dituzte. Xehetasun guztiak udalaren webgunean kontsultatzen ahal dira. Laguntzen bidez, Udalak Iruñean jarduera ekonomiko berriak sustatu nahi ditu. Horretarako, gehienez 2.000 euroko laguntzak emanen… Irakurri gehiago
Moda Nafarroa 

Iruñea modan! Martxotik azarora ekitaldi franko

Tumatxa Gazteak Moda gustuko baduzu, adi: Iruñea puri-purian dago! Martxotik azarora bitartean, Iruñeko Udalak moda hiriko protagonista bihurtu nahi du, tokiko merkataritzari eta Nafarroako sortzaileei bultzada emateko. “Iruña moda da / Pamplona es moda” egitasmoaren barrenean, mota guztietako jarduerak antolatu dituzte: diseinatzaile gazteen desfileak, topaketak, tailerrak eta baita Navarra Fashion Week ospetsua ere. Egitaraua ostiral honetan hasiko da, Navarra Arenan,… Irakurri gehiago
1 2 3 4 5 … 16