Nazioarteko praktikak egiteko bekak zabalik daude Nafarroako gazteendako

Tumatxa Gazteak

Munduan lehen lan-esperientzia lortu nahi duten gazteendako aukera interesgarria zabaldu du Nafarroako Gobernuak. 18 eta 30 urte bitarteko nafarrek, unibertsitateko gradua edo Goi Mailako LHko titulua badute, Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan sei hilabeteko praktikak egiteko beka eska dezakete.

Bekaren helburua da nazioarteko esperientzia profesionala erraztea, enpresetan, ikerketa-zentroetan, GKEetan, enbaxadetan edo merkataritza-ganberetan praktikak eginez. Gainera, bekak egonaldia, bidaia, bisatuak eta nahitaezko asegurua estaltzen ditu. Zenbatekoa praktikak eginen diren herrialdearen arabera aldatuko da.

Eskatzaileek, besteak beste, Nafarroan jaioak edo erroldatuak izan behar dute, aurretik antzeko bekarik jaso ez izana, eta praktikak eginen dituzten erakundeak onartuak izatea. Era berean, UPNAko Fundación Universidad-Sociedad edo Nafarroako Unibertsitateko online prestakuntza-programan aurrez izena emana izan beharko dute.

Eskaerak 2026ko irailaren 30era arte aurkez daitezke, eta beken banaketa norgehiagoka bidez eginen da. Guztira, 220.000 euro bideratuko dira unibertsitateko tituludunendako eta 29.000 euro Goi Mailako LHko tituludunendako.

Mundura jauzi egin eta zure ibilbide profesionalari nazioarteko esperientzia gehitu nahi badiozu, deialdi hau aukera bikaina izan daiteke.

Erlazionatutako sarrerak