Baluarteko denboraldiaz gozatu Gazte Txartelarekin

Tumatxa Gazteak

Musika, dantza eta opera gustuko badituzu, Nafarroako Europako Gazte Txartelak aukera bikaina eskaintzen dizu. Fundación Baluarte Gazte programari esker, 2026-2027 denboraldiko ikuskizunez prezio berezietan gozatzen ahal izanen duzu.

12 ikuskizuneko gazte abonua eskuragarri dago B eremuan 128 euroan eta C eremuan 98 euroan. Gainera, sarrera solteek %20ko deskontua dute denboraldi osoan, eta ikuskizuna baino azken hiru egunetan %70eko deskontua lortzen ahal da, betiere tokia badago. Sarrerak Baluarteko leihatilan eros daitezke.

Denboraldiak nazioarteko izen handiak ekarriko ditu Iruñera. Besteak beste, TAO Dance Theater, Scapino Ballet Rotterdam, Yuja Wang pianista ospetsua, Vienako Haur Abesbatza, Andaluziako Ballet Flamenkoa eta Dantza Konpainia Nazionala izanen dira oholtzan. Horrez gain, The Lord of the Rings: The Symphony, Lucia di Lammermoor opera eta hainbat gala liriko eta zarzuela ere programatu dituzte.

Eskaintza hau Nafarroan bizi diren Nafarroako eta Europako Gazte Txartelaren titular guztiei zuzenduta dago. Kulturaz prezio murriztuan gozatzeko aukera paregabea da.

Erlazionatutako sarrerak