Uda abenturaz beteta Nafarroako Gazte Txartelarekin!

Tumatxa Gazteak

Uda honetan ez duzu aspertzeko astirik izanen. Nafarroako Europako Gazte Txartelak abentura, kirola, natura eta sormena uztartzen dituzten jarduera ugari prestatu ditu gazteendako. Surf egiteko asteburuak, ur-jarduerak, mendi-abenturak, kartinga, urpekaritza edo doako tailerrak… aukera anitz izanen dituzu uda ahaztezina bizitzeko.

Jarduera gehienek 20 euroko prezioa dute, hainbat tailer doakoak dira, eta izen-emateak zozketa bidez esleitzen dira. Gainera, jarduera askotan autobusa barne dago; beraz, planaz gozatzea baino ez duzu pentsatu beharko. Adinaren arabera, proposamenak 14 eta 30 urte bitarteko gazteei edo 18 eta 30 urte bitartekoei zuzenduta daude.

2026ko udako jarduerak

  • Surf asteburua Laredon (ekainaren 26a)
  • Belaunaldien arteko sukaldaritza tailerra (uztailaren 1a)
  • Makramezko belarritako eta eskumuturrekoen tailerra (uztailaren 2a)
  • Jarduera nautikoak Allozko urtegian (uztailaren 16a)
  • Urpekaritza Hondarribian (uztailaren 18a eta abuztuaren 29a)
  • Surf ikastaroak Zarautzen (uztailaren 18a, abuztuaren 8a eta irailaren 12a)
  • Karting eguna Nafarroako Zirkuituan (uztailaren 19a)
  • Kandela eta giro-lurrina egiteko tailerra (uztailaren 22a)
  • Bizikleta eta zaldiz ibilaldia Baztanen (uztailaren 25a)
  • Baztan Abentura Park multiabentura (uztailaren 26a, abuztuaren 22a eta irailaren 19a)
  • Multiabentura Irati ibaian (uztailaren 26a eta abuztuaren 22a)
  • Escape Box nutrizionala (uztailaren 28a)
  • Egun pasa Irrisarrilanden (abuztuaren 8a)
  • Raftinga eta Humor Amarillo Murillo de Gállegon (abuztuaren 8a)
  • River Walking eta e-bike ibilbidea Lizarraldean (abuztuaren 15a)
  • Ornitologia tailerra (abuztuaren 20a)
  • Surf asteburua Gorlizen (irailaren 4a)
  • Adingabeendako doako Karting QR promozioa (uztailetik abuztura).

Uda honetako planik onenak zure zain daude. Aukeratu gustukoena eta prestatu esperientzia berriak bizitzeko! 🌊🚴🛶🌿

Erlazionatutako sarrerak