Gazte Arte 2026: erakutsi zure sormena Gasteizen!
Tumatxa Gazteak
Artearen munduan lehen urratsak ematen ari bazara, Gazte Arte 2026 zuretzat da! Gasteizko Udalak gazteen sorkuntza artistikoa bultzatzeko lehiaketaren edizio berria antolatu du, Montehermoso Kulturunearen parte-hartzearekin.
Gasteizen edo Araban bizi, ikasi edo lan egiten duten 14 eta 25 urte bitarteko gazteek har dezakete parte. Pintura, eskultura, ilustrazioa, arte urbanoa, bideoa, performancea edo beste diziplina artistiko bat lantzen baduzu, aurkeztu zure proposamena!
Lau proiektu aukeratuko dituzte, eta egileek 2027ko urtarrilaren 2tik 8ra gauzatuko dituzte beren lanak Montehermosoko Ur Biltegian, publikoari irekitako tailer batean. Ondoren, urtarrilaren 28tik otsailaren 28ra, lanak Jovellanos aretoan egindako erakusketa kolektiboan ikusi ahal izango dira.
Sorkuntza-prozesuan, Mel Arranz eta Alba Tojo artistek eta Ani Chkhartishvili tutore laguntzaileak parte hartuko dute.
Izen-ematea irailaren 17tik urriaren 18ra egongo da zabalik, biak barne. Izena emateko, lehiaketaren oinarrietan zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko duzu, posta elektronikoz edo aurrez aurre.
- Posta elektronikoz: bidali mezu bat sortzen@vitoria-gasteiz.org helbidera, gaian “Gazte Arte 2026-27” eta obraren izenburua jarrita.
- Aurrez aurre: Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan (OMIJ), Plaza Berria, 01001, Gasteiz. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 eta 17:00-19:00 (arratsaldez, astearte eta ostegunetan soilik). Montehermoso Kulturunean ere aurkeztu ahal izango duzu, Frai Zacarias Martinez 2 helbidean, astelehenetik ostiralera, 9:00-20:30.
Animatu eta eman zure sormenari ikusgarritasuna!
I
