Lehiaketak Nafarroa 

Iruñarrivial lehiaketarako izen-emateak zabalik dira!

Tumatxa Gazteak Maiatzean bueltan izanen da Iruñarrivial lehiaketa, eta aurten ere gazteek beren ezagutza eta abiadura probatzeko aukera izanen dute. XI. edizioa antolatu du Iruñeko Gaztediaren Etxeak, eta izen-ematea jada zabalik dago. Parte hartu nahi baduzu, adi: 12 eta 20 urte arteko gaztea izan behar duzu, eta izena emateko epea maiatzaren 19ra arte egonen da zabalik. Apuntatzeko aukera dago Iruñeko… Irakurri gehiago
Lehiaketak Nafarroa 

Iruñak saria irabazi du Gazte Sarietan!

Tumatxa Gazteak Albiste ona Iruñetik! Nafarroako Gazteriaren Institutuak saritu du Iruñeko Udalaren Gazte Informazioaren Korrespontsalen programa, eta aurten Espacio JovResaliente saria jaso du. Programak 30 urte baino gehiago daramatza martxan, eta helburu nagusia da gazteen parte-hartzea eta ahalduntzea sustatzea. Horretarako, 14 eta 30 urte arteko gazteek informazioa zabaltzen dute ikastetxeetan eta bertze gazte gune batzuetan. Saria jaso zuen Mikel Armendáriz… Irakurri gehiago
Arte Lehiaketak Nafarroa 

Parte hartu Arte Gaztearen Topaketetan!

Gazte artista zara eta aukerak bilatzen ari zara? Nafarroako Arte Gaztearen Topaketek 42. edizioa abian jarri dute, eta zure proposamenak apirilaren 30era arte espero dituzte. Hau da zure talentua erakusteko unea, Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatutako programak hazteko eta esperimentatzeko ingurunea eskaintzen dizulako. 6.000 artistatik gora igaro dira dagoeneko Topaketetatik, eta sorkuntza garaikidearen arloan plataforma finkatua dira. Programa 14 eta 30… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Lehiaketak Sare Sozialak Teknologia 

Bziber 9. edizioa martxan: sortu edukiak euskaraz sareetan

Sare sozialetan sortzea gustuko baduzu, hau zuretzat da: Bziber lehiaketaren 9. edizioa abian da. Azkue Fundazioak antolatzen duen ekimen honek helburu argia du: TikTok eta Instagramen euskarazko eduki-sorkuntza bultzatzea. Lehiaketa martxoaren 23tik apirilaren 17ra bitartean egingo da, eta 14 urtetik gorako gazteei zuzenduta dago. Parte hartzeko, astero proposatuko diren bideo-erronkei erantzun eta zure estilora sortutako edukia partekatu behar duzu. Aurtengo… Irakurri gehiago
Arte Diseinua Lehiaketak Nafarroa 

488 lan aurkeztu dituzte Sanfermin 2026ko kartel lehiaketara

Tumatxa Gazteak Iruñeko Udalak antolatutako Sanfermin 2026ko kartel lehiaketak guztira 488 proposamen jaso ditu aurten. Kopurua iazkoaren parekoa izan da; orduan 490 kartel aurkeztu zituzten. Parte-hartzaile gehienak Nafarroakoak izan dira: guztira 291 lan, hau da, aurkeztutako guztien %59,6. Horien artean, Iruñea izan da aktiboena, 160 kartel bidalita. Atzerritik ere iritsi dira proposamenak. Guztira 8 kartel heldu dira kanpotik: hiru AEBetatik… Irakurri gehiago
Gipuzkoa Lehiaketak Literatura Tumatxa! 

LUMAfest!eko mikroipuin lehiaketan parte hartu eta liburu-bonuak irabazi

Tumatxa Gazteak Idaztea gustuko baduzu, aukera polita duzu zure sormena erakusteko. LUMAfest! Gipuzkoako gazte literatur jaialdiak ohiko mikroipuin lehiaketa jarri du martxan, eta parte hartzeko epea martxoaren 17ra arte egongo da zabalik. Lehiaketaren helburua da gazteen artean idazketa sortzailea sustatzea eta literaturarekiko interesa piztea. Horretarako, 14 eta 21 urte bitarteko gazteek gehienez 240 karaktereko mikroipuinak aurkeztu ahal izango dituzte, euskaraz… Irakurri gehiago
Lehiaketak Nafarroa 

Gazte Sarietarako hautagaGazte Sariak 2026: aurkeztu zure proiektua!itzak aurkezteko epea zabalik!

Tumatxa Gazteak Proiektu bat baduzu eta aitortza merezi duela uste baduzu, hau da zure aukera! Nafarroako Gazteriaren Institutuak Gazte Sarien 29. edizioa antolatu du, 1998az geroztik Nafarroan gazteria aktibo eta parte-hartzailea bultzatzen duten pertsonak eta ekimenak aitortzeko. Aurten, hautagaitzak aurkezteko epea urtarrilaren 28tik otsailaren 25era izanen da. Aurtengo berritasunetako bat da erreferentziazko gazte espazioen modalitatea sendotu dela. Hautagaitzak banaka nahiz… Irakurri gehiago
Araba Gazteentzako baliabideak Lehiaketak Literatura 

Gazte Hitzak 2026 literatura-lehiaketa martxan Gasteizen

Idaztea gustuko baduzu, hau zure aukera da! Gasteizen antolatutako Gazte Hitzak ipuin eta nanoipuin lehiaketak 2026ko ediziorako lanak aurkezteko epea ireki du. 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta baldintza berezi bat du: testuetan “azala” hitza sartu beharko da. Bi kategoria daude. Nanoipuinen atalean (12–18 urte) testuek gehienez 300 karaktere izan ditzakete. Ipuinen atalean (18–30 urte), berriz, lanek… Irakurri gehiago
Arte Gazteentzako baliabideak Lehiaketak 

Gazte sortzaileentzako Pancho Cossío Sarietan parte hartu

Gazte sortzaileentzako aukera paregabea iritsi da! Kantabriako Gobernuak Pancho Cossío Sari Nazionalen deialdia zabaldu du, gazteen adierazpen artistikoak sustatzeko eta kultura gaztea babesteko helburuarekin. 16 eta 35 urte bitarteko gazteek (2025eko abenduaren 31rako beteta) parte har dezakete, Espainiako nazionalitatea izan edo Espainian legez bizi badira. Aurtengo modalitateak hauek dira: pintura, marrazkia/ilustrazioa/komikia, eskultura/instalazioa/performancea/grabatua, argazkilaritza, bideo-sorkuntza eta diseinu grafikoa. Modalitate bakoitza bi… Irakurri gehiago
Lehiaketak Zinea 

Abian da Gazte Txartela duten gazteentzako Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa iritsi da

Zinemazale amorratua bazara eta buruan bueltaka dabilen ideiaren bat baduzu, hauxe da zure momentua. Nafarroako Filmotekak Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren bigarren edizioa abiarazi berri du, Europako Gazte Txartela duten 14 eta 30 urte bitarteko gazteei irekia. Sormen hutsaren alde egiten duen lehiaketa: gai librea, erabateko askatasun estilistikoa eta arau argi bat… film laburra zurea eta 2025 honetakoa izan dadila! Lehiaketa… Irakurri gehiago
1 2 3 4 … 7