Irabazi ARF jaialdirako sarrerak eta backstage bisita!

Tumatxa Gazteak

Rocka gustuko baduzu, adi! Gasteizko Gazteria Zerbitzuak aukera paregabea jarri du martxan: Azkena Rock Festival (ARF) jaialdiaz gozatzeko bi esperientzia bikoitz zozkatuko ditu.

Sari bakoitzak 3 egunetarako bi bonu eta backstage edo agertoki atzeko gunera bisita gidatu bat barne hartzen ditu. Aukera bikaina da jaialdia barrutik ezagutzeko eta zuzeneko musikaz bete-betean gozatzeko.

Parte hartzeko, 18 eta 35 urte artean izan behar duzu, eta urrats hauek bete:

  • Jarraitu Vitoria-Gasteizko Gazteria Zerbitzua eta Azkena Rock Festival kontuak sare sozialetan.
  • Eman “gustuko dut” zozketaren argitalpenari.
  • Aipatu iruzkin batean norekin joango zaren.

Parte hartzeko epea ekainaren 8ko 11:00etan amaituko da, eta zozketa egun berean egingo dute, 12:00etan.

ARF Europako rock jaialdirik ezagunenetako bat da, eta urtero milaka musikazale biltzen ditu Gasteizen. Oraingoan, gainera, agertokiaren atzean zer gertatzen den ezagutzeko aukera ere izango duzu.

Informazio gehiago eta oinarriak: Gazteria Gasteiz. Zorte on! 🍀

Erlazionatutako sarrerak