Arte Diseinua Hemeroteka Lehiaketak 

Meme lehiaketak baditu irabazleak

Azkue Fundazioak antolatutako Meme Lehiaketak baditu irabazleak. Webguneko memerik bozkatuenak ETS taldearen bi abestiren izenburuak hartu ditu oinarritzat. 200 euro eta memearen irudia duen kamiseta jasoko du irabazleak. Sare Sozialetako memerik gogokoenak, berriz, 150 euro eta memearen irudia duen kamiseta irabazi ditu. Memeka lehiaketa gazteek euskara ingurune digitalean erabiltzeko aukera paregabea da, beraientzat entretenigarria eta dibertigarria den edukia sortzen dutelarik.… Irakurri gehiago
Hemeroteka Musika 

Azkena Rock merkeago, Gazte Txartelarekin

Musikazalea bazara eta Gasteizko ARF Azkena Rock festibalera joateko asmoa baduzu, adi: hartu zure Gazte Txartela eta %38ko deskontua eskuratuko duzu sarrerak erosterakoan. Ez galdu aukera. ARF jaialdia ekainaren 21etik 22ra egingo da. Aurtengo kartela izen handiz beterik dator: Queens Of The Stone Age, Sheryl Crow, Arde Bogotá, Jane’s Addiction, Tarque & La Asociación del Riff, Psychedelic Porn Crumpets, The… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Donostiako Gazteen Antzerki Topaketa 2024

35. Gazteen Antzerki Topaketa egingo da Donostian maiatzaren 18tik ekainaren 14ra bitartean. Donostia Gazteriak antolatzen du ekitaldian, Donostia Kulturaren eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin. Antzerki Topaketaren helburua gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea da, nola interprete edo sortzaile izan (agertoki gainean edo atzean), hala ikusle izan. Era berean, kultura-ekitaldietara joateko eta haietaz gozatzeko ohitura ere sustatu nahi da, eta kultura-jarduerak bultzatu horrela. 18… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Udako Ola: Gazteentzako Sormen Egonaldia

Loraldia festibalak Udako Ola gazteei zuzendutako sormen egonaldiaren hirugarren edizioa antolatu du. Ekainaren 24tik 29ra bitartean eta 18 eta 29 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago. Parte-hartzaileek hainbat diziplinatan esperimentatzeko aukera izango dute, arloko profesionalen eta erreferenteen eskutik. Edizio honetan, besteak beste, Ane Labaka, Josu Martinez edo Dantzaz dantza taldea. Udako Olak transmisioalantzea, sormena sustatzea eta espazio sortzaile berri bat proposatzea… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Gazte sortzaileentzako beka Gasteizen

Gazteen artean euskarazko sorkuntza sustatzeko beka antolatu dute Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak. Deialdiak hiru helburu ditu: gazteen artean euskarazko sorkuntza bultzatzea, Gasteizko euskarazko kultura programazioan, besteak beste, eragitea, gazteek gazteentzat sortutako jardueren bidez, eta gazteek beren sormena garatzeko aukera-guneak izatea. Deialdian parte hartzeko, Gasteizen edo Arabako erroldatuta egon behar duzu eta 16 eta 35 urte bitartekoa izan. Bi… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Xare Jardunaldia 2024, Barakaldon

400 ikasle inguruk parte hartuko dute martxoaren 13an eta 20an Barakaldon egingo den Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldian. Lehenengo aldiz, Tumatxak ere parte hartuko du jardunaldietan, Peio Hernández musikari eta eduki-sortzaileak emango duen tailerraren bidez. Barakaldoko, Portugaleteko eta Santurtzi zortzi ikastetxek parte hartuko dute Barakaldoko Clara Campoamor Zentro Zibikoan egingo den Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldian, martxoaren 13an eta 20an.… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Gazteentzako ikastaroak Getxon

Gazteei zuzendutako hiru ikastaro eskainiko dute Getxo 2024ko otsailetik ekainera bitartean. Boxeoa, elikagaien manipulazioa eta lehen sorospenak ikasteko aukera izango dute animatzen direnek. Parte hartzeko, Getxo Gazte zerbitzuarekin harremanetan jarri behar duzu. Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Koadernaketa belgarra (Gauekoak)

Gazteak kriss kross koadernaketa belgarraren artisautzara hurbildu nahi dituzte, Gasteizko Gauekoak programaren barruan. Liburua objektu artistiko gisa eta ez bakarrik obra idatzi gisa ulertzea du helburu. Zigor Anguiano Gasteizko koadernatzaile profesionalak emango du ikastaroaa. Tailer honetan oinarrizkoak erakutsiko dira eta koadernaketan lehen urratsak emango ditugu. 2023/02/18 10:00 – 14:00 Kanporale berria 4 (Zigor encuadernación) 2023/02/18 10:00 – 14:00 Kanporale berria… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Zeramika kalkatzen (Gauekoak)

Zeramika kalkatzen ikasteko ikastaroa egingo dute Gasteizen, Gauekoak programaren baitan. Kolore-zatitxoak, ur eta pazientzia bidez bol edo postre plater baten gainean jarriko dituzte. Motibo abstraktuak, figuratiboak, narratiboak edo apaingarriak aplikatu ahal izango dira. Etxeko platerak apaintzeko erabili daitezkeen teknika erraz eta dibertigarriak! 2023/02/24 18:00 – 21:00 San Bizente Paulekoaren kalea 21 (LABE. Gazte Laborategia) Irakurri gehiago
1 2 3 4 … 19