Paddlesurf (Gauekoak)

Paddle-a praktikatzeko aukera aparta duzu ikastaro honetan. Ulibarri-Ganboako urtegian paddle disziplina bertatik bertara ezagutzeko irteera antolatu dute Gasteizko Gauekoak egitarauaren barruan. Aldayeta Klub Nautikoarekin elkarlanean antolatutako jarduera honetan, gure taularekin irteera bat egin eta kirolaz zein naturaz gozatzeko aukera izango dugu. 2023/06/03 09:15 – 15:00 Aldayeta klub nautikoa (Ullibarri Gamboa)

Gehiago irakurri

Rafting eta ur gymkhana (Gauekoak)

Rafting eta ur gymkhama saio interesgarria antolatu dute, Gauekoak Gasteizko gazteentzako aisialdi programaren barruan. Ontzi batean Irati ibaia zeharkatuko dute parte-hartzaileek, Irunberriko arroilatik igarota. Taldeka, ontzian gidatuko dituzte,  inguruneko ingurumen-balioak partekatuz eta transmitituz, eta ibaia barrutik, ibilgutik bertatik, ezagutzeko aukera izango da. Gune hau ikuspegi pribilegiatu batetik ezagutzeko aukera!

Gehiago irakurri

Swing ikastaroa (Gauekoak)

Swing dantzaren munduan lehen urratsak emateko aukera izango duzu, Gauekoak programaren barruan antolatutako ikastaro honetan. Lindy Hop 2 orduz eta Solo Jazz ordubetez praktikan jartzeko aukera izango duzue. Erritmoa, komunikazioa, koordinazioa, mugimendua eta nola ez, barre asko. The Bounce dantza eskolak Madriletik eta Mallorkatiketorritako dantzari bikote paregabe hau aurkeztera dator. 2023/06/17 10:30 – 21:30 Kiribil sorgunea

Gehiago irakurri

Piperbeltz Wildcooking (Gauekoak)

Sukaldatzea eta natura gustuko dituzu? Bi zaletasun horiez gozatzeko aukera izango duzu, Gauekoak programaren baitan antolatutako ekintza honetan. Piperbeltz Wildcooking ikastaroan, Piperbeltz proiektuaren sortzaile eta kide diren Dani eta Ikerrekin batera Urarteko Baratzetara goaz sukaldatzera. Piperbeltz natura eta sukaldaritza elkartzen dituen ikus-entzunezko proiektu bat da. Euskal Herriko txoko ezkutuak, bertako fauna, flora eta lehengaiak ezagutzea eta zabaltzea, km0 produktuen eta…

Gehiago irakurri

Etxe-baratza tailerra

Etxeko balkoian edo terraza ortu txikia edukitzea badago. Nola? Erantzuna jakin nahi baduzu, eman izena Gauekoak programaren barruan antolatutako ikastaro honetan. Landareen, substratuen eta gure baliabideen arabera baratze bat egiteko egitura ezberdinen beharrizanei buruz ikasiko dugu. Gure balkoian zintzilikatzeko botilak edo ur-botila berrerabiliekin lore ontzi bat eraikitzea. 2023/10/06 17:00 Judimendi G.E

Gehiago irakurri

The One K Pop Dantza Lehiaketa (Bilbao Gazte)

K-Pop gustatzen bazaizu, animatu eta parte hartu lehiaketa honetan. K Pop Dance Up.The One K Pop Dantza Lehiaketa antolatuy dute Bilbao Gazte programakoek. Aurten, lehiaketa bi kategoriatan banatu dugu, 12 eta 17 urte bitartekoak eta adin nagusikoak. Bakarka zein taldearekin har dezakezu parte. Abenduak 27 17:00 – 20:00 Lekua: Mesedeetako Kaia, 1, 48003 Bilbo, Bizkaia

Gehiago irakurri

Robotika eta 3D Inprimaketa (Bilbao Gazte)

Ikastaro interesgarria antolatu dute Bilbon, Bilbao Gazte programaren barruan. Robotikak, 3D Inprimaketaz eta Podcast-ei buruz jardungo dute 2023ko Gabonetan egingo den saioan. Teknologia berriak interesatzen bazaizkizu, aukera aparta duzu oinarrizko jakingarriak ikasteko. Ez galdu aukera, plazak mugatuak dira eta! Abenduren 26tik 29ra eta urtarrilaren 2tik 4ra. Lekua: Makergunea. Doan

Gehiago irakurri

Kubo Rubik Tailerra (Bilbao Gazte)

Rubik Kuboa ez da gaur egungo asmakizuna. Orain dela urte asko modan egon zen eta gazte guztiek jolastekin zuten berarekin. Baina moda guztiekin gertatzen den bezalaxe, orain bueltan da eta nonahi ikusten dugu. Kuboaren sekretuak ikasi eta diziplina honetako txapelduna izan nahi baduzu, aukera aparta eskaintzen dizu Bilbao Gazte programakoek antolatutako ikastaro honek. 2023ko Gabonetan egingo da. Irakurri ondo informazioa…

Gehiago irakurri

Dj Tailerra (Bilbao Gazte)

Dj Makalak ikastaroa eskainiko du 2023ko Gabonetan Bilbon, Bilbao Gazte programaren barruan. DJen iragana eta oraina ezagutuko dituzte parte-hartzaileek, mundu analogikotik digitalera. Binilodun plater profesionalak (disko-jogailuak), egungo softwareak, app-ak eta mp3 bidezko DJ kontrolagailuak erabiltzen eta maneiatzen lan egingo dute. Ikastaroan, abestiak nahasten ikasiko dugu. BPMak (minutuko beatak) doitzen, keynoteak (abestiaren funtsezko nota), efektuak erabiltzen (reverb, flanger, delay,…), loopak egiten…

Gehiago irakurri

Txuri Urdin izotz pistara irteera (Bilbao Gazte)

Aurtengo Gabonetan, animatu Donostian patinatzera, Bilbao Gazte programaren barruan antolatutako irteera honetan Txuri-Urdin izotz-jauregia Gipuzkoako eta Euskadi instalazio adierazgarrienetako bat da. Tamaina ofizialeko izotz-pista bat du, izotz-hockeyan, patinaje artistikoan eta curling-ean aritzeko. Eskularruak ekarri behar dira. Irakurri informazioa eta izena eman! Abenduak 27 9:30 – 15:00.  Prezioa: 5€.

Gehiago irakurri