Donostiako Gazteen Antzerki Topaketa 2024

35. Gazteen Antzerki Topaketa egingo da Donostian maiatzaren 18tik ekainaren 14ra bitartean. Donostia Gazteriak antolatzen du ekitaldian, Donostia Kulturaren eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.

Antzerki Topaketaren helburua gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea da, nola interprete edo sortzaile izan (agertoki gainean edo atzean), hala ikusle izan. Era berean, kultura-ekitaldietara joateko eta haietaz gozatzeko ohitura ere sustatu nahi da, eta kultura-jarduerak bultzatu horrela.

18 taldek hartuko dute parte aurtengo edizioan. Horietatik, 10 Junior Kategoriakoak (14 eta 18 urte bitartekoak) izango dira eta zortzi Senior Kategoriakoak (18tik 30era). Hamar antzezlan euskaraz izango dira, zazpi gaztelaniaz eta beste bat ele bitan.

Emanaldiak sei aretotan izango dira: Antzoki Zaharra, Victoria Eugeniako Klub Aretoa, Gazteszena (Egia Kultur Etxea), Lugaritz Kultur Etxea, Kontadores Gazte Zentroa eta Kutxa Fundazioa Kluba.

Sari banaketa ekainaren 15ean egingo da. Sariak honako hauek izango dira: Obra onenari: Berriro antzezteko aukera + Bi antzerki emanalditara joateko sarrerak. Talde artistiko onenari: Bi antzerki emanalditara joateko sarrerak. Taularatze onenari: Bi antzerki emanalditara joateko sarrerak.

Sari osagarri moduan, kategoriako irabazle guztiek trebakuntza jasoko dute, profesional talde batek eskainia.

Lotutako albisteak

Iruzkin bat utzi

Zure iruzkina bidali baduzu