Hemeroteka 

Rafting eta ur gymkhana (Gauekoak)

Rafting eta ur gymkhama saio interesgarria antolatu dute, Gauekoak Gasteizko gazteentzako aisialdi programaren barruan. Ontzi batean Irati ibaia zeharkatuko dute parte-hartzaileek, Irunberriko arroilatik igarota. Taldeka, ontzian gidatuko dituzte,  inguruneko ingurumen-balioak partekatuz eta transmitituz, eta ibaia barrutik, ibilgutik bertatik, ezagutzeko aukera izango da. Gune hau ikuspegi pribilegiatu batetik ezagutzeko aukera! Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Txuri Urdin izotz pistara irteera (Bilbao Gazte)

Aurtengo Gabonetan, animatu Donostian patinatzera, Bilbao Gazte programaren barruan antolatutako irteera honetan Txuri-Urdin izotz-jauregia Gipuzkoako eta Euskadi instalazio adierazgarrienetako bat da. Tamaina ofizialeko izotz-pista bat du, izotz-hockeyan, patinaje artistikoan eta curling-ean aritzeko. Eskularruak ekarri behar dira. Irakurri informazioa eta izena eman! Abenduak 27 9:30 – 15:00.  Prezioa: 5€. Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Dekorazio tailerra: japan bags (Gaztekluba)

Diseinatzea gustatzen zaizu? Orduan, gehien gustatzen zaizuna diseinatzeko aukera izango duzu, motxila batean, gero etxera eraman eta nahi duzun tokietan erakusteko. ‘Tote baga’ diseinatzen ikasiko duzu Aste Santuko oporretan Bilboko Gaztekluba programaren barruan antolatutako tailer honetan.https://bilbaogazte.bilbao.eus/gazteklubaastesantua/ Animatu eta eman izena! Apirilak 14 17:30 – 20:00. Doan. Irakurri gehiago
Musika 

Gipuzkoan Gazte Tour 2024

Gipuzkoan Gazte Tour maiatzaren bukaeratik aurrera itzuliko da lurraldeko hainbat herritara. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Sailak sustatzen duen ekimenak musikaren eta arte eszenikoen inguruko jarduerak biltzen dituen programa da. Zirkuitua 16 eta 25 urte bitarteko gazte eta nerabeei zuzenduta dago. Kultura eragileekin eta udalekin lankidetzan garatu da, esperientzia aberasgarria eta dibertigarria eskaintzeko asmoz, musika eta arte eszenikoak protagonista… Irakurri gehiago
Antzerkia Hemeroteka 

Selfi, euskal nerabeek sortutako antzezlana

Bere belaunaldia deskribatzen duen antzezlana sortu dute 25 nerabe bizkaitarrek. ‘SELFI. Gaztea izatea ikuskizunaren gizartean’du izenburu ikuskizunak eta emanaldi bakarra dago aurreikusita, maiatzaren 25ean Bilboko Sala Bbk aretoan. Proiektuak hainbat galdera plazaratzen ditu: Zer da gaur egun nerabea izatea, espektakuluaren gizartean? Zer dakite helduek gazteei buruz? Zer gertatzen da insititutura iristen direnean? Nola ikusten dute bere burua nerabeek beraiek? Juan… Irakurri gehiago
Hemeroteka Musika 

Azkena Rock merkeago, Gazte Txartelarekin

Musikazalea bazara eta Gasteizko ARF Azkena Rock festibalera joateko asmoa baduzu, adi: hartu zure Gazte Txartela eta %38ko deskontua eskuratuko duzu sarrerak erosterakoan. Ez galdu aukera. ARF jaialdia ekainaren 21etik 22ra egingo da. Aurtengo kartela izen handiz beterik dator: Queens Of The Stone Age, Sheryl Crow, Arde Bogotá, Jane’s Addiction, Tarque & La Asociación del Riff, Psychedelic Porn Crumpets, The… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Donostiako Gazteen Antzerki Topaketa 2024

35. Gazteen Antzerki Topaketa egingo da Donostian maiatzaren 18tik ekainaren 14ra bitartean. Donostia Gazteriak antolatzen du ekitaldian, Donostia Kulturaren eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin. Antzerki Topaketaren helburua gazteak antzerkiarekin harremanetan jartzea da, nola interprete edo sortzaile izan (agertoki gainean edo atzean), hala ikusle izan. Era berean, kultura-ekitaldietara joateko eta haietaz gozatzeko ohitura ere sustatu nahi da, eta kultura-jarduerak bultzatu horrela. 18… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Koadernaketa belgarra (Gauekoak)

Gazteak kriss kross koadernaketa belgarraren artisautzara hurbildu nahi dituzte, Gasteizko Gauekoak programaren barruan. Liburua objektu artistiko gisa eta ez bakarrik obra idatzi gisa ulertzea du helburu. Zigor Anguiano Gasteizko koadernatzaile profesionalak emango du ikastaroaa. Tailer honetan oinarrizkoak erakutsiko dira eta koadernaketan lehen urratsak emango ditugu. 2023/02/18 10:00 – 14:00 Kanporale berria 4 (Zigor encuadernación) 2023/02/18 10:00 – 14:00 Kanporale berria… Irakurri gehiago
Hemeroteka 

Zeramika kalkatzen (Gauekoak)

Zeramika kalkatzen ikasteko ikastaroa egingo dute Gasteizen, Gauekoak programaren baitan. Kolore-zatitxoak, ur eta pazientzia bidez bol edo postre plater baten gainean jarriko dituzte. Motibo abstraktuak, figuratiboak, narratiboak edo apaingarriak aplikatu ahal izango dira. Etxeko platerak apaintzeko erabili daitezkeen teknika erraz eta dibertigarriak! 2023/02/24 18:00 – 21:00 San Bizente Paulekoaren kalea 21 (LABE. Gazte Laborategia) Irakurri gehiago
1 2 3 … 8