Xare Jardunaldia 2024, Barakaldon

Partekatu

400 ikasle inguruk parte hartuko dute martxoaren 13an eta 20an Barakaldon egingo den Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldian. Lehenengo aldiz, Tumatxak ere parte hartuko du jardunaldietan, Peio Hernández musikari eta eduki-sortzaileak emango duen tailerraren bidez.

Barakaldoko, Portugaleteko eta Santurtzi zortzi ikastetxek parte hartuko dute Barakaldoko Clara Campoamor Zentro Zibikoan egingo den Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldian, martxoaren 13an eta 20an. Guztira, 381 ikasle. Egitasmoa Azkue Fundazioak antolatu du, Eusko Jaurlaritzaren eta Portugaleteko Udalaren laguntzaz.

Sei tailer praktiko, bi hitzaldi interaktibo, Egunean Behin jokoaren zuzeneko partida bat eta Memeka lehiaketaren aurkezpena dakartza IV. Xare Jardunaldiak Barakaldoko Clara Campoamor Zentro Zibikora. Horretaz gainera, La Basuren zuzeneko emanaldia. 381 ikasle, 3 gune eta euskarazko IKTen eta kultura digitalaren erreferentziazko plaza bat: Xare. Martxoaren 13an eta 20an Barakaldon.

Egoitzak hiru gune hartuko ditu: IKAS Aretoa, ERA Aretoa eta JOLAS Aretoa. Hala, goizeko 9:00etatik 13:45ra bitarte, hiru taldetan banaturik eta beste horrenbeste txandatan, ikasleek Xare jardunaldiak dakarren egitarau osoaz gozatzeko aukera izango dute.

9:00etan ongietorria egingo diete gazteei Auditorioan, eta jardunaldiaren nondik norakoak bertatik bertara jarraituko dituzte.

Egitaraua:

IKAS aretoan, gazteek 6 lantegi praktikotan trebatzeko aukera izango dute.

  • ‘Musika sortu, nahastu eta zabaltzeko aplikazioak’ – Dj Makala.
  • ‘Appinventor. Android mugikorrentzako aplikazioak sortzeko oinarrizko ezagutza’ – Talaios.
  • Reel/Tiktok – PEIO HERNÁNDEZ (www.tumatxa.eus)
  • ‘Arduino; hardware aplikazioetako hizkuntza eta aukerak’– Protomakers.
  • ‘Gamer gela’ – Game Erauntsia.
  • ‘Argazkilaritza mugikorrarekin, Instagram baino gehiago’– Oier Fuentes.

ERA aretoan, 2 hitzaldi labur eta dinamikotan parte hartuko dute.

‘Pribatutasuna Sarean’ – Maider Likona informatika ingeniaria, Gisa elkartea.

Sare sozialetan erabiltzaileek uzten duten arrastoaz eta honen ondorioez jardungo dira.

Harremanak 3.0: like bat eman’– Ane Ortiz sexologoa.
Esparru digitaleko harreman afektibo-sexualen eredua aztertzeko, eta arriskuak gutxitzeko edo ekiditeko baliabideak jorratuko dituzte.

> JOLAS aretoa da aurtengo berritasun nagusia.

Aurtengo edizioak euskararen eta IKTen inguruko esperientzia ludikoa indartu nahi du. Horretarako, besteak beste:

Egunean Behin jokoaren zuzeneko partida batean lehiatzea proposatuko diete gazteei.

MEMEka Leihaketa, Azkue Fundazioak eta Iametzak Memeka lehiaketa aurkeztuko dute, Ainhoa Etxebarria aurkezlearen eskutik

Lotutako albisteak

2 Thoughts to “Xare Jardunaldia 2024, Barakaldon”

  1. Miren

    Kaixo! jardunaldiak oso interesgarriak izan ziren. Eskerrik asko!

  2. Ibai

    bai! primeran egon zan!!!!

Iruzkin bat utzi

Zure iruzkina bidali baduzu