Gazte sortzaileentzako beka Gasteizen

Partekatu

Gazteen artean euskarazko sorkuntza sustatzeko beka antolatu dute Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak. Deialdiak hiru helburu ditu: gazteen artean euskarazko sorkuntza bultzatzea, Gasteizko euskarazko kultura programazioan, besteak beste, eragitea, gazteek gazteentzat sortutako jardueren bidez, eta gazteek beren sormena garatzeko aukera-guneak izatea.

Deialdian parte hartzeko, Gasteizen edo Arabako erroldatuta egon behar duzu eta 16 eta 35 urte bitartekoa izan. Bi kategoria daude, adinaren arabera: lehen kategoria 16 eta 24 urte bitartekoentzat eta bigarren kategoria 25 eta 35 bitartekoentzat. Taldeka zein bakarka aurkez zaitezke.

Proiektuek jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izan behar dute, inoiz jendaurrean aurkeztu gabeak eta euskararen ahozko transmisioari lotuak. Proiektua Gasteizen edo Araban gauzatu beharko da eta formatu txikikoak hobetsiko dira.

Norentzat: 16 eta 35 urte bitarteko gazteak.

Saria: 4.000 euro eta aholkularitza profesionala.

Epea: 2024ko uztailaren 15a.

Lotutako albisteak

Iruzkin bat utzi

Zure iruzkina bidali baduzu