Meme lehiaketak baditu irabazleak

Azkue Fundazioak antolatutako Meme Lehiaketak baditu irabazleak. Webguneko memerik bozkatuenak ETS taldearen bi abestiren izenburuak hartu ditu oinarritzat. 200 euro eta memearen irudia duen kamiseta jasoko du irabazleak.

Sare Sozialetako memerik gogokoenak, berriz, 150 euro eta memearen irudia duen kamiseta irabazi ditu.

Memeka lehiaketa gazteek euskara ingurune digitalean erabiltzeko aukera paregabea da, beraientzat entretenigarria eta dibertigarria den edukia sortzen dutelarik. Aldi berean, ekimen honek agerian uzten du euskal hizkuntzak eta kulturak aro digitalean garrantzitsuak eta zirraragarriak izaten jarrai dezaketela.

Erlazionatutako sarrerak