Etxebizitza Gazteentzako baliabideak 

Hiru gaztetik bakarra emantzipatu da 30 urte bete aurretik

Euskadin emantzipazio gaztea oraindik ere erronka handia da. Gaur egun, 25 eta 29 urte bitarteko gazteen % 33 inguru bakarrik bizi da familia-etxetik kanpo, eta datu horrek argi erakusten du zein zaila den bizitza independenterako pausoa ematea. Desioa eta errealitatea ez datoz bat. Gazte askok 23 urte inguruan emantzipatu nahiko luketela adierazten duten arren, benetako egoera bestelakoa da: emantzipatzeko batez… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Etxebizitza Gazteentzako baliabideak 

Emantzipa 2025: ia 4.000 gaztek laguntza eskatu dute Euskadin emantzipatu ahal izateko

Emantzipatzea ez da erraza… eta Euskadin ere ez. 2025ean, 25 eta 29 urte bitarteko 3.928 gaztek eskatu dute Emantzipa laguntza, Eusko Jaurlaritzak etxebizitzaren gastuei aurre egiteko sortutako dirulaguntza. Laguntzak 300 euro hilean eskaintzen ditu, gehienez 24 hilabetez, eta alokairua, hipoteka edo etxebizitzarekin lotutako maileguak ordaintzeko erabil daiteke. Bizkaia da eskaera gehien bildu duen lurraldea, 2.000 gazte baino gehiago izan baitira… Irakurri gehiago
Elkartasuna - Lankidetza Gazteentzako baliabideak Nafarroa 

Nafarroako Gazteriaren 2025-2028: zure etorkizunerako bide-orria

Nafarroak badu plan bat gazteentzat: Gazteriaren Estrategia 2025-2028. Helburua argia da: gazteen ongizatea, autonomia eta parte-hartzea indartzea, eta aukera-berdintasuna sustatzea. Hau da, gazteok gizartearen erdigunean jartzea. Zer landu nahi du?– Ongizatea eta autonomia: bizi-kalitate hobea eta independentzia.– Parte-hartze soziala: erabakiak hartzeko espazio gehiago.– Aldaketetara egokitzea: eraldaketa digital eta sozialari aurre egitea. Nola sortu da?Gazteekin batera: inkestak, tailerrak eta eskualde-foroak eginez,… Irakurri gehiago
Diru-Laguntzak Etxebizitza Gazteentzako baliabideak Tumatxa! 

Emantzipak 2025ean diru-sarreren mugak zabaldu ditu gazte gehiagorengana iristeko

Emantzipa 2025 deialdiak berrikuntza garrantzitsuak ekarri ditu gazte gehiagok laguntza eskuratu ahal izateko. Aldaketa nagusietako bat diru-sarreren mugak zabaltzea izan da, egungo lan-errealitatera hobeto egokitzeko helburuarekin. Hemendik aurrera, errenta aitortza banaka egiten duten pertsonek urtean 3.000 eta 30.000 euro arteko diru-sarrerekin eskatu ahal izango dute laguntza. Aitorpen bateratuan, berriz, muga 36.500 euroraino igotzen da. Horrek aurreko urteetako deialdiekin alderatuta aukera… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Ikastaroa 

Udaberriko ikastaroak Donostiako Kontadores zentroan

Martxoaren 11tik aurrera egingo dira Donostiako Kontadores zentroan gazteei zuzendutako udaberriko ikastaroak. 85 plaza eskainiko dituzte guztira eta izena emateko epea otsailaren 21etik dago zabalik. Honako hauek dira laborategiak: –Dancehall: Asteartetan, 18:30-20:00 (martxoaren 11tik ekainaren 17ra)  dinamizatzailea: Andrea Vitoria. –Zeramika mobida: zeramikazko artefaktuen ikerketa laborategia Ostiraletan, 17:30-20:00 (martxoaren 14tik ekainaren 6ra)  dinamizatzailea: Jone Zubizarreta. –Ziklikoak gara: Hilekoaren zikloa ezagutzen: Martxoaren… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Tumatxa! 

Gazteentzako lege-aholkularitza Gasteizen

Gasteizko Udalak doako lege aholkularitza zerbitzua eskaintzen die 16 eta 35 urte bitarteko gazteei. Zerbitzu hori isilpekoa da eta bertan abokatuek orientabideak eta laguntza emango dizkizute. Askotariko kontsultak egin ditzakezu: lan-kontratuei buruzko zalantzak, erreklamazioak, fidantzak, bermeak, aseguruak edo laneko eskubideak besteak beste. Zerbitzuaren helbidea: Santa Maria kalea, 4. Landatxo gizarte etxea, 1. solairua Vitoria-Gasteiz Ordutegia: Ostegun eta ostiraletan, 17:00 –… Irakurri gehiago
Antzerkia Bekak Dantza Gazteentzako baliabideak Tumatxa! 

Gasteizko sorkuntza eszenikoa sustatzeko beka

Gasteizko Udalak tokiko sortzaileentzako proposamen eszenikoak hautatzeko lehiaketa deitu du. ‘Koprodukzioa 2025’ programaren baitan kokatzen da dirulaguntza deialdia eta Udal Antzoki Sarearen programazioaren barruan dago baita ere. Deialdi honen bitartez, bizpahiru proposamen hautatuko dituzte, sorkuntza eszenikoari, lengoaia artistikoen trukeari eta sorkuntza garaikideari laguntzeko esparru egonkor bat ahalbidetzeko. Aurkeztutako proposamen inoiz argitaragabeak izan behar dute eta 2025ko lehen seihilekoan erakusteko. Proposamenak… Irakurri gehiago
Aisialdia Elkartasuna - Lankidetza Gazteentzako baliabideak Ikerketak-Inkestak 

Boluntariotza indartzen ari da euskal gazteen artean

Boluntariotzak gero eta presentzia handiagoa du euskal gazteen bizitzan. Gazteriaren Euskal Behatokia-k egindako Gazteak eta boluntariotza. Euskadi 2025 azterlanaren arabera, gazteen %44,7k noizbait parte hartu du boluntariotza-jardueretan, eta %14,9k gaur egun egiten du, serie historikoan inoiz erregistratutako ehunekorik handiena. Parte-hartzea are handiagoa da adin-tarte jakin batzuetan: 25 eta 29 urte bitarteko gazteen artean, %54,1ek boluntariotza egin du inoiz. Gainera, gaur… Irakurri gehiago
Bideojokoak Gazteentzako baliabideak Teknologia 

Bideojokoak eta eSports: aisialditik sektore profesionalera

Bideojokoak eta eSports-ak ez dira aisialdirako soilik: sektore profesional bihurtzen ari dira. Espainian, bideojokoen merkatuak 2.400 milioi eurotik gorako fakturazioa izan zuen 2024an, eta 22 milioi jokalari baino gehiago biltzen ditu. Datu horiek erakusten dute industria sendoa dela eta hazten jarraitzen duela. Espainiako Bideojokoen Elkartearen-ren arabera, sektoreak enplegua sortzen du programazioan, diseinuan, animazioan, marketinean eta komunikazioan, eta gero eta garrantzi… Irakurri gehiago
Gazteentzako baliabideak Lana eta enprenditzaileak 

Gazteen lan-jarduera %51,7koa da

Gazteen jarduera-tasa —lan egiten duten edo lana bilatzen ari diren gazteak— %51,7ra iritsi zen 2025eko lehen hiruhilekoan. Horrek erakusten du gazteen erdia baino gehiago bere etorkizun profesionala lantzen ari dela, askok ikasketak edo prestakuntza prozesuak jarraitzen dituzten bitartean. Datu honek agerian uzten du belaunaldi bat ikasketak, lehen lan-esperientziak eta aukeren bilaketa uztartzen ari dela, 2025ean gero eta malguagoa eta digitalagoa… Irakurri gehiago
1 … 11 12 13 14 15